Ukrainako gerra
2025/03/20 - 18:21
Ukrainak Errusiako aire-base nagusietako bati droneekin egin dio eraso
Engelseko basea da, Saratoven dago, frontetik ehunka kilometrora, eta bertan bonbaketari estrategikoak eta misilak daude.
2025/03/19 - 17:42
Errusiak eta Ukrainak 175na preso trukatu dituzte
Atzo aurreratu zuen albistea Vladimir Putinek, Donald Trumpekin telefonoz izandako elkarrizketa eta gero. Ukrainak askatutako militar errusiarrak Bielorrusian daude, eta bertan arreta medikoa eta psikologikoa jasoko dute.
2025/03/19 - 13:20
Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak "bide onetik" doazela esan du Trumpek
"Zelenski presidentearekin telefonoz elkarrizketa bikaina izan berri dut", idatzi du AEBko agintariak bere sare sozialean. Ukrainako presidenteak urte honetarako "bake iraunkorra" lortzea espero duela adierazi du deiaren ondotik.
2025/03/19 - 08:51
Albiste izango dira: Adin txikiko migratzaileen banaketa, Israelen bonbardaketak Gazan eta Trump - Ukraina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/18 - 19:35
Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea
Kremlinek iragarri duenez, asteazken honetan Ukrainarekin 350 gerrako preso trukatu egingo dituzte. Hala ere, Putinek eskatu du Ukrainari atzerriko laguntza militarra eta inteligentzia informazioa erabat etetea.
2025/03/18 - 08:40
Albiste izango dira: Su-etena hautsi du Israelek, Europaren berrarmatzea eta Trump-Putin negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/18 - 06:00
Trumpek gaur hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du
"Uste dut ados egongo dela. Benetan sinesten dut. Uste dut nahiko ondo ezagutzen dudala eta ados egongo dela", esan du AEBko presidenteak.
2025/03/17 - 08:06
Trumpek bihar hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du
"Uste dut ados egongo dela. Benetan sinesten dut. Uste dut nahiko ondo ezagutzen dudala eta ados egongo dela ", esan du AEBetako presidenteak.
2025/03/16 - 18:25
EBko Atzerri ministroek bilera dute astelehen honetan Ukrainari eta Siriari buruz eztabaidatzeko
Ukrainako Atzerri ministro Andri Sibigak bideokonferentzia bidez hartuko du hitza. Herrialdean jazotako azken gertaerei buruz, eta Kievek dituen "premiazko" beharrizainen inguruan —tartean laguntza militarra— arituko da.
2025/03/16 - 09:01
Milaka pertsona elkartu dira Erroman Europar Batasunaren eta Ukrainaren alde
Michele Serra kazetari eta idazleak egunkari batean egindako deialdiari jarraituz, Italia osoko eta atzerriko herritarrak eta ordezkari politikoak elkartu dira EBren jatorrizko balioak aldarrikatzeko, siglarik gabeko manifestazio batean.
2025/03/15 - 17:20
Europako agintari militarrek bilera egingo dute ostegunean Ukrainari buruzko "fase eraginkor bat" hasteko
Starmerrek biltzeko deia egin dio Ukrainako gerraren amaierarekin konprometitutako eta AEBko presidente Donald Trumpek Etxe Zuritik piztutako zurrunbilo diplomatikoari aurre egiteko sortutako "Boluntarioen Koalizioa"ri.
2025/03/14 - 22:20
Jonathan Powell, funtsezkoa Ukrainaren eta AEBren arteko bitartekaritzan
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa zubi-lana egiten ari da Europa-Ukraina eta AEBren artean, eta protagonismo handia hartu du. Segurtasun gaietarako Starmerren aholkularia dago protagonismo horren atzean, Jonathan Powell, hain zuzen.
2025/03/14 - 12:12
Ukrainak droneekin eraso egin dio errusiar findegi bati Itsaso Beltzean
Erasoan erregai-biltegi bat erre da eta horrek mila metro karratu baino gehiagoko sutea eragin du, Veniamín Kondrátiev Krasnodar eskualdeko gobernadoreak jakinarazi duenez.
2025/03/13 - 20:27
Pedro Sanchezek agindu du ez duela ''zentimorik ere'' murriztuko gastu sozialean, defentsara bideratzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Espainia prest dagoela 2029a baino lehen BPGren % 2ra iristeko defentsan, baina agindu du ez duela gastu sozialaren "zentimo bat ere" murriztuko horretarako.
2025/03/13 - 19:02
Putin, su-eten proposamenaren alde, baina gatazkaren "jatorriak" ere mahai gainean jarriz
"Ideia ona da eta erabat babesten dugu, baina gai batzuk eztabaidatu behar ditugu", azpimarratu du Errusiako presidenteak. Putinen ahotan, Kurskeko egoera ikusita, 30 eguneko su-etena onuragarria izango litzateke ukrainarrentzat.
2025/03/12 - 23:38
AEBko ordezkaritza bat Moskura joan da su-eten egitasmoa Errusiako agintariei aurkeztera
Su-eten proposamenari buruz Moskuren aldetik "mezu positiboak" jaso dituela esan du Trumpek, baina "mezu positibo batek ez du ezer esan nahi. Oso egoera larrian gaude. Egoerak Hirugarren Mundu Gerra ekar lezake", erantsi du.
2025/03/12 - 18:08
Errusiak gatazkaren "arrazoi sakonei" heldu nahi die Ukrainarekin bakea adosteko
Sergey Lavrov Errusiako Atzerri ministroak kritikatu duenez, Europako estatuak Ukrainan "bake indarrak zabaltzearekin tematuta daude”. "Hori ez da gerrari amaiera emateko behar dena", ohartarazi du.
2025/03/11 - 16:55
Zer paper jokatzen du Starlink sareak Ukrainan? Ba al du Europak alternatibarik?
Elon Muskek asteburuan ohartarazi zuenez, Starlink satelite-sistema itzaliko balu Ukrainan, "gerra-fronte osoa kolapsatuko litzaioke" Kievi. Horrek eztabaida sortu du Europar Batasunean, AEBko enpresa ordezka dezakeenik ote dagoen.
2025/03/11 - 09:51
Ukrainak Errusiaren aurkako aireko erasorik handiena egin du
Errusiako hegazkinen aurkako defentsek 337 drone geldiarazi dituzte bart lurraldean, Moskuko kanpoaldean ere jo dute erasoek. Errusiaren aurkako aireko erasorik handiena izan da.
2025/03/11 - 09:31
Ukrainak Errusiaren aurkako aire-erasorik handiena egin du
Errusiako aireko defentsek Ukrainako 337 drone suntsitu dituzte; asko, Moskuko kanpoaldean. Pertsona bat hil da eta hainbat zauritu dira.