GOI-BILERA ALASKAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek eta Putinek bilera egingo dute ostiral honetan Alaskan, Ukrainan su-etena lortzeko asmoz

AEBko presidenteak esan du % 25eko aukera dagoela bilerak arrakastarik ez izateko; Kremlinak, berriz, ohartarazi du ez dela aurreikusten akordio formalik sinatzea. Aurrerapenik ezean, Moskuren aurka zigor berriak ezarriko dituela ziurtatu du Trumpek.

(Foto de ARCHIVO)

FILED - 14 June 2019, Japan, Osaka: US President Donald Trump (R) shakes hands with Russian President Vladimir Putin during their meeting on the sidelines of the 2019 G20 summit. Photo: -/White House/dpa - ATTENTION: editorial use only and only if the credit mentioned above is referenced in full



14/6/2019 ONLY FOR USE IN SPAIN

Trump eta Putin, aurreko bilera batean. Artxiboko argazkia: Europa Press

Donald Trump AEBko presidenteak eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak goi-bilera egingo dute ostiral honetan Alaskan, Ukrainan balizko su-etena lortzeko asmoz eta Volodimir Zelenski Ukrainako agintaria barne hartuko duten etorkizuneko bake elkarrizketen oinarriak ezartzeko helburuarekin. 

Bi gobernuek elkarrizketaren garrantzia azpimarratu arren, Trumpek onartu du % 25eko aukera dagoela bilerak arrakastarik ez izateko, eta Kremlinak ohartarazi du ez dela aurreikusten inolako akordio formalik sinatzea.

"Bilera hau oso garrantzitsua da bigarren bilera prestatzera begira, akordio batera iritsiko baitira hor (...). Mugei eta lurren banaketei buruzko ideien trukea egongo da. Bigarren bilera hori oso garrantzitsua izango da. Baina % 25eko aukera dago bilera honek arrakastarik ez izateko", adierazi du Trumpek Fox Radio irratian egindako elkarrizketa batean.

Agintari estatubatuarrak argitu duenez, lehen bilera horren emaitzen arabera, baliteke Zelenskirekin kontaktun jartzea hitzordu berri bat lotzeko, baina oraindik ez dute zehaztu non egingo luketen.

Trumpek argi utzi du oraindik ez duela Zelenskirekin hitz egin balizko bigarren bilera horren inguruan, eta nabarmendu du bere zeregina ez dela bake akordio bat zuzenean negoziatzea, baizik eta aldeen arteko elkarrizketa erraztea. "Akordioa negoziatzen utziko diet, baina nik ez dut zuzenean negoziatuko", azpimarratu du.

Goi-bileran Trumpen helburu nagusia berehalako su-etena lortzea izango da, eta urrats hori, bere ustez, erabakigarria izango litzateke bakerako. Trumpek ez daki bere helburua lortu ahal izango duen edo ez, baina, aurrerapenik ezean, AEBk Moskuren aurka zigor berriak ezarriko dituela ziurtatu du.

Etxe Zuriarentzat, hasierako su-eten konpromiso bat lortzea arrakasta handia izango litzateke. Hala baieztatu zuen New York Post egunkariak, presidentearen gertuko iturriak aipatuta. Trumpen lehentasuna gerra etetea da, Europako aliatuak eta Ukrainarentzako segurtasun bermeak barne hartzen dituzten bake elkarrizketa formaletarantz aurrera egin aurretik.

Bestalde, Kremlinak ziurtatu du Putinen eta Trumpen arteko bileran (Elmendorf-Richardson base militarrean egingo dute) agintariek ez dutela dokumenturik sinatuko. "Gai konplexuenei heltzeko bilera da", adierazi du Dmitri Peskov Errusiako presidentearen bozeramaileak.

Putinek, bestalde, AEBk gerra gelditzeko egindako "ahalegin zintzoak" goraipatu ditu, eta arma nuklearrak kontrolatzeko balizko akordio bati buruz hitz egiteko prest agertu da, baita Ukrainako gatazkari lotutako lurralde gaiei buruz hitz egiteko ere.

Goi-bilera 11:30ean hasiko da (19:30 GMT), eta, hasiera batean, bi agintarien arteko aurrez aurreko elkarrizketa izango da. Ondoren, lan-gosaria izango dute, bakoitzaren ordezkaritzarekin batera. Itxaropenak neurrizkoak badira ere, bi aldeak bat datoz egungo gatazka konplexuenetako batean elkar ulertzeko lehen urratsa dela esatean.

"Europako buruzagi batzuk" gonbidatuko lituzke Trumpek bigarren bilera batera

Vladimir Putin eta Volodimir Zelenski Errusiako eta Ukrainako agintarien arteko balizko bilera batean "Europako buruzagi batzuk ere bai" gonbidatzea proposatuko luke Trumpek, ostiral honetan Alaskan izango duten goi-bileraren ondoren.

"Bilera bat dugu Putinekin. Uste dut bilera ona izango dela, baina garrantzitsuena bigarrena izango da: Putinekin, Zelenskirekin eta ni neu. Agian Europako lider batzuk gonbidatuko genituzke, edo agian ez. Ez dakit. Oso garrantzitsua izango da hitz egitea, eta ikusiko dugu zer gertatzen den", esan du Trumpek.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X