EAEn aurten 22.000 enplegu sortuko direla aurreikusi du Confebaskek
Aurten EAEko ekonomia % 2,7 haziko da eta langabezia, berriz, % 13,5 jaitsiko da, Confebaskek gaur kaleratu dituen datuen arabera. Hala, 2015ean 22.000 enplegu sortuko direla iragarri du patronalak.
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak eman ditu datu horiek, Bilbon. Bertan, egoeraren txostena aurkeztu du, eta hobera zuzendu ditu lehendik aurkeztutako ekonomia datuak; izan ere, abenduan emandako datuen arabera, % 1,9 igo behar zen ekonomia, eta 17.000 enplegu sortu behar ziren.
Patronalaren esanetan, zortzi hamarren gehiago haziko da ekonomia, industriak bultzatuta. Hain zuzen ere, sektore hori % 3,5 haztea espero dute.
Datu horietan oinarrituta, langabezia % 13,5era jaistea aurreikusi du patronalak, aurrekoan % 15,2an kokatu ondoren.
Confebasken "hitz ponpoxoen" atzean "prekarietatea" dagoela salatu du LABek
LABek salatu duenez, Confebasken "kopuru potolo eta hitz ponpoxoen" atzean "prekarietatea eta lan pobrezia" daude. Horrela, patronala "tranpa" egiten ari dela adierazi sindikatu abertzaleak prentsa ohar batean.
Lanpostu berriak sortuko direla esan du sindikatuak, "baina, ordu berririk ez"; hau da, LABen ustez, "orain, lana jende gehiagoren artean banatuko da, baina ordu gutxiago eta soldata baxuagorekin". "Honek, prekarietatea eta pobreziaren hedapena dakar, desberdintasunak areagotuz", gaineratu du.
Beste alde batetik, enpleguaren hazkundeak gora egingo duela esan du, baina enpresetan ez direla soldatak igotzen edo "oso igoera eskasak" ematen direla salatu du. Azken urteetan soldatek "erosteko ahalmen izugarria" galdu dutela ziurtatu du sindikatu abertzaleak, eta, hemendik aurrera, horrela izaten jarraituko duela.
Hori guztia dela eta, "tranpak alde batera uztea" eta herri honek behar duen "enplegu duina sortzea eta aberastasunaren banaketa eraginkorra egitea", eskatu du LABek. "Beste guztia prekarietatez beteriko zenbakiak baino ez dira", ziurtatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.