Volkswagen inputatu dute, ibilgailuak trukatzea egotzita
Volkswagen konpainia inputatzea erabaki du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, milaka ibilgailuren software sistema trukatu zuelakoan. Pertsona juridiko gisa inputatu dute auto ekoizlea.
Gaur zabaldutako autoan, epaileak azaroaren 10erako deitu du konpainia, deklaratzera. Hala, Prozedura Kriminalaren Legeak jasotzen duena jarraituz, Volkswagenek ordezkari bat, abokatua eta prokuradorea izendatu beharko ditu egun horretarako.
Fiskaltzak aurkeztutako diligentziak ontzat jo ditu bere ebazpenean Morenok, kasua argitzen laguntzeko "bereziak eta beharrezkoak" direla argudiatuta.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eskura duen informazio guztia emateko eskatu du epaileak, ikerketan lagungarri izango dela argudiatuta. Eskatutako txostenen artean, Ingurugiroaren Babeserako Estatu Batuetako Agentziaren irizpena nahi du Morenok. Volkswagenek eskatuta egindako perituen txostena ere eskatu du.
Volkswagen Europako automobil-ekoizle nagusiak atzo kaleratutako datuen arabera, 1.673 milioi euro galdu ditu 2015. urteko hirugarren hiruhilekoan. 2014an, epe berean, 2.971 milioi euro irabazi zituen. Emaitza txarrak diesel motorren gas kutsatzaileen inguruko eskandalua kaleratu ondoren heldu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko asanbladak greba amaitzearen alde bozkatu du, baina batzordeak jarraitzearen alde egin du
Batzarrean 234 langilek bozkatu dute, eta ia guztiek greba amaitzearen alde egin dute; hala ere, Amurrion 870 langile daude guztira. ELA, LAB eta ESK sindikatuek, grebarekin jarraitzearen aldekoek, bozketaren zilegitasuna zalantzan jarri dute.
Tentsioa Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du
Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du.
Osakidetzak garapen profesionalerako eredu berria adostu du SME, Satse eta CCOOrekin
Euskal Osasun Zerbitzuak osasun-prestakuntza espezializatuko aldia aitortuko du emandako zerbitzu gisa eta puntuazio gehigarri bat betetzea zaila den lanpostuetan.
Urte gazi-gozoa makina erremintaren sektorean: esportazioek gora egin arren, gutxiago fakturatu dute
Txinaren "mehatxuaren" aurrean, autogintzak larri itxi zuen 2025 urtea, eskariak ia % 12 murriztuta. Aldiz, errekorreko urtea izan zen defentsa eta aeronautika alorretan.
Tubos Reunidosek ohartarazi du egoera "oso zaila" dela, eta ez du baztertzen jarduera etetea inbertitzailerik aurkitzen ez badute
Amurrioko lantegiko beharginen batzordearekin egindako bileran, zuzendaritzak jakinarazi du bideragarritasun plana eta kaleratze kolektiboa bertan behera direla. Aurrerantzean, konkurtso-administratzaile batek hartuko ditu enpresaren gaineko erabaki guztiak.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak grebari eutsi dio, eta asteazken honetan zuzendaritzarekin biltzeko zain dago
Tubos Reunidos enpresako langileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan enpresaren Bilboko bulegoen aurrean, enpresak hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu eta biharamunean. Tubos Reunidosek 1.300 langile inguru ditu, eta 260 milioi eurotik gorako zorra pilatuta.
Apirilean, 3.368 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, eta 833 gutxiago, Nafarroan
Urtearteko datuak alderatuta, langabeziak behera egin du bai EAEn (-3.006) eta baita Nafarroan ere (-588).
Tubos Reunidosek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du
Enpresak maiatzaren 6an bilera egingo du Trapagaran eta Amurrioko langile batzordeekin. Bestalde, Amurrioko greba mugagabearekin jarraitu ala ez erabakitzeko asanblada egin ahal izateko beharrezkoak ziren 235 sinadurak aurkeztu dituzte Lan Ikuskaritzaren aurrean.
Medikuek mahai sektoriala eratzea eskatu dute, “Osakidetzaren egitura aldatzeko”
Salatu dutenez, lanean jasaten duten "gainkargak" etengabe luzatzen diren "agenda txikle" deritzonak eragiten dizkie, eta horrek haien osasunerako kaltegarria da.
Gipuzkoan, hiru kontrataziotik bi goi-mailako ikasketak dutenek beteko dituzte
Unibertsitatera joan direnek zein graduondoa dutenek kontratuen % 47 biltzen dute, eta bereziki nabarmentzekoa da STEM profilen eskaera handia. Nolanahi ere, kontratazioa aurreikusten duten enpresa guztiek diote zailtasunak dituztela langileak aurkitzeko eta lanpostuak betetzeko.