Gipuzkoan 5.500 lanpostu berri sortuko direla espero du Adegik
Adegi patronalak otsailean zituen aurreikuspenak hobetu ditu eta Gipuzkoak aurten "krisi aurreko BPG maila" berreskuratuko duela uste du; izan ere, ekonomia % 2,5 haziko omen da eta 5.500 lanpostu berri sortuko omen dira.
Pello Gibelalde eta Jose Miguel Ayerza Adegiren presidente eta idazkari nagusiak, hurrenez hurren, prentsaurrekoa eman dute Donostian egoera ekonomikoaren berri emateko, patronalaren Asanblada Nagusiaren bezperan.
Gibelaldek esan du Gipuzkoako ekonomia ez dagoela kezkatik aparte, baina "albiste positiboak ematen" jarraituko duela "ekonomiaren hazkundeari eta enpleguaren sorkuntzari dagokionez".
Izan ere, otsaileko aurreikuspena hobetu du patronalak, eta 5.000 lanpostutik 5.500 lanpostu berrira igo du aurreikuspena.