Langabeziak gora egin du urtarrilean, EAEn zein Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoetan erregistratutako datuen arabera, 2017ko urtarrilean aurreko urteko azken hilabetean baino 2.904 pertsona gehiago (% 2,13) zenbatu dituzte langabezian. Horrenbestez, guztira 139.077 lagun daude egoera horretan, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur jakitera eman duenez.
2016ko urtarrileko datuekin alderatuz gero, 15.715 langabe gutxiago daude EAEn, hau da, % 10,15eko jaitsiera izan du urtebetean, Estatuko batez bestekoaren gainetik (% 9,41).
Azterketa hori lurraldez lurralde eginda, urtarrilean 1.388 pertsona gehiago zenbatu dituzte lanik gabe Bizkaian (% 1,80); 864 gehiago, Gipuzkoan (% 2,34), eta 652 gehiago, Araban (% 2,95).
Aitzitik, 2016ko urtarrileko datuekin alderatuta, langabeen kopuruek behera egin dute: 8.267 langabe gutxiago, Bizkaian (-% 9,53); 4.782 gutxiago, Gipuzkoan (-% 11,22), eta 2.666 gutxiago, Araban (-% 10,48).
Sailburuaren iritzia
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Radio Euskadin izandako elkarrizketa batean esan duenez, langabezia datuek gora egin arren, "duela 17 urtetik hona izandako urtarrilik onena izan da".
"Hau da, joera ona da oraindik, langabezia behera egiten ari baita, baina badakigu urtarril guztietako datuak txarrak izan ohi direla Gabonetako eta merkealdiko kanpainak direla-eta egindako kontratuak murriztu edota amaitu egiten direlako", azpimarratu du Artolazabalek.
Nafarroan ere, gora
Nafarroako Foru Erkidegoan ere, gora egin du langabeziak urtarrilean (% 2,99), 1.197 lagun gehiago baitaude lanik gabe (41.242, guztira).
Urte arteko datuak aztertuta, berriz, langabezia % 8,58 jaitsi da 2016ko urtarriletik hona, 3.871 langabe gutxiago baitaude.
Espainiako Estatuari dagokionez, langabeziaren datua hazi egin da: abenduan baino 57.257 langabe zenbatu dituzte. Guztira, beraz, 3.760.231 langabe daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.