Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lantegi Batuak-eko langileak Bilbon manifestatu dira, hitzarmen 'duin' bategatik

Ordezkari sindikalek ohartarazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatu ezean. 2.000 langile baino gehiagori eragiten die.
Lantegi Batuak erakundeko langileek Bilbon egin duten manifestazioa. Irudia: EiTB
Lantegi Batuak erakundeko langileek Bilbon egin duten manifestazioa. Irudia: EiTB

Lantegi Batuak-eko langileek manifestazioa egin dute larunbat honetan, Bilbo hirigunean, hitzarmen "duina" eskatzeko. Desgaitasuna duten pertsonek lana aukitzea bultzatzen du erakundeak.

Sindikatuen arabera, ehunka pertsonak hartu dute parte enpresa- batzordeak bultzatutako mobilizazioan. Eguerditik Galtzada Nagusia zeharkatu dute, aldarrikapen oihuen artean.

Ordezkari sindikalek ohartarazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatu ezean. 2.000 langile baino gehiagori eragiten die.

Zuzendaritzak aurreko hitzarmenetan itundutako eskubide sozialak murriztu nahi dituela salatu du batzordeak, zehazki, "Aste Santuko eta Gabonetako oporrekin amaitu nahi du, eta proba denboraldiak handitu eta soldata igoerak lortutako emaitza ekonomikoen araberakoak izatea ditu helburu".

Azaldu duenez, langileek ez dute murrizketa sozialik onartuko, ezta emaitzen araberako soldaten igoera ere, "soldatak hiru urtez bere horretan mantendu ostean, eta beste hiruz % 1eko igoera barregarriak eginda".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X