GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba mugagabea Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuan urriaren 22tik aurrera

Sindikatu deitzaileek 'immobilismoa' leporatu diete Garbialdi enpresari eta Donostiako Udalari. Langileek lan-baldintzak eta soldata hobetzea eskatzen dute.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek greba mugagabea deitu dute urriaren 22tik aurrera Donostiako etxez etxeko laguntza zerbitzuan, lan-hitzarmen bat eskatzeko. Sindikatu deitzaileek 'immobilismoa' leporatu diete Garbialdi enpresari eta Donostiako Udalari.

Greba mugagaberako deia egin aurretik, zortzi lanuzte partzial egin dituzte. Besteak beste, lan-baldintzak hobetzea eta soldata igotzea eskatzen dute.

Asteartean kontzentrazioa egin zuten etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek. Horien esanetan, Garbialdik ez du enpresa batzordearekin negoziatu nahi lan-baldintzak hobetzea eta soldatak igotzea.

Bestalde, etxe batetik besterako joan-etorriak lanordu moduan kontatzea onartu zuen Donostiako Udalak osoko bilkuran. Hori da, hain zuzen ere, langileen aldarrikapenetako bat.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X