Mobilizazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lantegi Batuak-eko langileak lan-hitzarmen 'justu' baten alde manifestatu dira Bilbon

% 0,75 eta 1,7 arteko soldata-igoerak proposatu ditu enpresak. Enpresa-batzordearen esanetan, proposamen hori "oso eskasa eta zuhurra" da.
Bilboko erdigunean egin duten martxaren burua. Argazkia: EiTB
Bilboko erdigunean egin duten martxaren burua. Argazkia: EiTB

Lantegi Batuak enpresako langileek manifestazioa egin dute larunbat honetan Bilbon, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, lan-hitzarmen "justu" baten alde. Lantegi Batuak enpresako langile gehienak desgaitasun fisikoak dituzten pertsonak dira.

Bilboko Kale Nagusian egin dute mobilizazioa, eta "borroka hau irabaziko dugu" bezalako oihuak izan dira entzungai. Enpresa-batzordeak azaldu duenez, aurreko lan-hitzarmena 2017ko abenduan iraungi zen, eta berri bat negoziatzen dabiltza.

2018 eta 2020ra bitartean, gutxien kobratzen dutenentzat (15.564 euro), urtero batez besteko % 1,7ko igoera proposatu du enpresak, eta % 0,75eko igoera gainerakoentzat. Enpresa-batzordearen iritzian, proposamen hori "oso eskasa eta zuhurra" da. Ondorioz, abenduan zehar izango diren mobilizazioak iragarri dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X