KPI-AREN DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioa % 1ekoa eta % 1,3koa izan da EAEn eta Nafarroan 2018an

Azken hilabetean, berriz, prezioak % 0,6 eta % 0,5 merkatu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Batez ere, erregaien merkatzeak eragin du prezioen jaitsiera.
2018ko KPI datuak EAEn eta Nafarroan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1 eta % 1,3 hazi da 2018an Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Azken hilabetean, baina, prezioak % 0,6 eta % 0,5 merkatu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Euskadin, elikagaien eta alkoholik gabeko edariek (% -0,5), alkoholdun edariak eta tabakoa (-% 0,9), arropa eta zapatak (-% 3,4), garraioa (-% 2,8), komunikazioak (-% 0,1) eta hotel, taberna eta jatetxeek (-% 0,1) eragin dute prezioen beherakada. Nafarroan, berriz, etxebizitzaren prezioak igo dira gehien (% 3,2) , eta aisiarenak eta kulturarenak behera egin dute (-% 0,4).

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian urte arteko inflazioa % 1 hazi da 2018an, eta % 1,1, Gipuzkoan. Araban, berriz, gutxiago hazi da; % 0,8, hain zuzen ere.

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 1,2 hazi da, azken hilabeteotan behera egin baitu. Bestalde, prezioek behera egin dute erkidego guztietan, batez ere, erregaien prezioak merkatu egin direlako.

Albiste gehiago ekonomia

Entrevista en Radio Euskadi a Denis Itxaso González, consejero de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxaso: "EAEko biztanleriaren % 50 baino gehiago egongo da tentsio handiko etxebizitza-eremuaren babesean urritik aurrera"

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok esan du Bilbo tentsio handiko etxebizitza-eremu gisa onartu dutela, eta Gasteiz ere zerrendan sar daitekeela. Beste udalerri batzuk sartuta, sailburuaren arabera, Jaurlaritzaren helburua gaindituko da;  EAEko biztanleriaren % 50 babestea babes-figura horren bidez. (Jatorrizkoa: Gaztelaniaz)

Gehiago kargatu