Familien 'haserrea' ulertzen dutela esan dute sindikatuek
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako langileek zortzi greba egunetako laugarrena dute gaur, lan hitzarmena berritzeko eskatuz. Sindikatuon esanetan, grebaren aurrean, "familien haserrea normala" da, baina langileei "ez zaie beste biderik gelditu", gaineratu dute.
Grebak 215 ikastetxetako 120.000 ikasleri eta 9.000 langileri eragingo die, EAEko itunpeko sarearen % 70ean.
Iragan asteazkenean, langileek zortzi eguneko greba abiatu zuten (ostiralean amaituko da). Ikasturtea hasi zenetik, beste sei greba egun egin dituzte langileek —2018ko urrian eta azaroan—.
Sindikatuen arabera, gaurko grebak aurreko egunetakoek izan duten jarraipenaren antzekoa (% 60 eta % 65 artekoa) izan du; patronalaren esanetan, berriz, gaurkoak % 14ko jarraipena izan du, hirugarren greba egunak izan zuen % 17koaren eta lehen eta bigarren egunetan izandako % 28 eta % 22koaren azpitik.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, langileen % 23k jarraitu dute greba Bizkaian; % 9k, Araban, eta % 3k, Gipuzkoan, Kristau Eskolak jakitera eman duenez.
Asier San Miguel LAB sindikatuko bozeramailearen esanetan, oraingoz ez da gerturatzerik izan sindikatuen eta patronalen artean. Are gehiago, ez dago bien arteko bilerarik aurreikusita. Gurasoek negoziatzera esertzeko eskatu diete aldeei.
Protesta agerian ustezko, sindikatuek auto-ilara antolatu dute gaur Bizkaian; 50 bat ibilgailuk parte hartu dute bertan.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren esanetan, greba deialdiaren atzean lan gatazka baino zerbait gehiago dago, "ez baitu logikarik horrenbeste greba egun deitu izana".
2019-2020 ikasturterako aurrematrikula epearen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoan sailburuak azaldu duenez, erabat ulertzen du gurasoen kezka.
"Galtzaile bakarra ikaslea da", eta "erabat ulertezina" da alde batetik greba bera eta bestetik alde bien artean akordioren bat adosteko harremanik ez izatea.
Atzo, igandez, itunpeko ikastetxeetako gurasoak kalera atera ziren Bilbon, lan gatazkari irtenbidea ematea eskatzeko. Bilboko Udaltzaingoak zabaldutako datuen arabera, 3.500 pertsona inguru batu ziren. Berrogei bat guraso elkartek egin zuten bat deialdiarekin. 11:00etan abiatu ziren Jesusen Bihotza plazatik, euripean, eta hiriko kaleak zeharkatu zituzten.

Gurasoen atzoko protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Gutxieneko zerbitzuak ohikoak baino handiagoak izango dira. Orain arte, bi pertsona ziren ikastetxe bakoitzeko: zuzendaritzako kide bat eta administrazioko kide bat, eskolako sarrera bermatzeko. Alabaina, greba honetarako Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakasle bana izango dute, eta 100 ikasle baino gehiago matrikulatuta dituzten mailetan ere irakasle bat egon beharko da lanean. Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), Batxilergoan eta Lanbide Heziketako zentro bakoitzean ere irakasle bat izan beharko da.
Lan-hitzarmena 10 urtez berritu gabe izan ostean, erosteko ahalmena berreskuratzeko negoziazioetan aurrera egitea aldarrikatzen dute langileek; sindikatuen datuen arabera, 2009tik % 12 egin baitu behera langileon erosahalmenak. Halaber, DBHko irakasleen soldatak hobetzea eskatzen dute, ziklo bakoitzeko soldata igoera ezberdina eskatzen baitute, eta behin-behineko langileen lan-baldintzak hobetzea nahi dute; 0-3 urte arteko umeen irakasleena eta laguntza berezia ematen dutenena, esaterako.
Berehala etorri da sindikatuen erantzuna Uriartek esandakoari. ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT zentralek gogor salatu dituzte sailburuaren hitzak, eta "grebaren helburu bakarrak langileen lan baldintzak hobetzea eta galdutakoa errekuperatzea" direla esan diote. Hezkuntza alorreko hitzarmena azken hamar urteetan ez dela berritu gogorarazi dute.
"Grebaren helburuak argiak, bidezkoak eta aski ezagunak" dira. Negozitzeko prest daudela berretsi dute sindikatuek, eta egoera bere onera ekarriko duen "proposamenaren zain" jarraitzen dutela gaineratu dute.
Bihar Gasteizen egingo dute manifestazioan parte hartzeko deia egin diete gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako langile guztiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.