Argindarraren salneurria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren faktura euro bat igo daiteke ekoizpenaren gaineko zergaren ondorioz

Elektrizitatearen prezioaren igoera saihesteko neurrietako bat bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, eta, baliteke faktura % 2 edo % 3 garestitzea.
Bonbillak ilaran, itzaliak denak, bat izan ezik
Argindarraren salneurria kontrolatzeko neurrietako bat bertan behera gelditu da.

Elektrizitatearen prezioaren igoera saihesteko Espainiako Gobernuak hartutako ekoizpenaren gaineko zergaren etendura gaur bukatu da; eta, horrenbestez, baliteke gaurtik aurrera argindarraren faktura % 2 edo % 3 garestitzea, Teresa Ribero Trantsizio Ekologikorako ministro espainiarrak jakinarazi duenez. Beraz, baliteke "familia bakoitzak gehiago ordaintzea: 0,5 eta euro bat artean, hain zuzen".

Espainiako Gobernuak 2018ko urriaren 5ean ezarri zuen, elekrizitatearen gorakaden harira, kontsumitzaileak babesteko lege-dekretua; horren arabera, 2018ko azken hiruhilekoan eta 2019ko lehengoan, elektrizitatearen ekoizpenaren gaineko % 7ko zerga ordaintzetik salbuetsi zituen kontsumitzaileak.

Abuztuan elektrizitateak jasandako gorakadari aurre egin zion horrela Pedro Sanchezen Gobernuak. Irailean argindarraren prezioak urteko marka hautsi zuen.

Hori horrela, irailaren 19an 75,93 euro ordaindu ziren megawatt orduko (MWh), eta hilean batazbeste 71,27 euro ordaindu ziren megawatt orduko (MWh).

Karbono dioxidoaren eta gas naturalaren eta ikatzaren emisio eskubideen garestitzeak nazioartean eragin zuen prezioen igoera.

Pedro Sanchezen Gobernuak elektrizitatearen ekoizpenaren gaineko zerga betirako indargabetu nahi du, horretarako, energiaren gaineko zergak aldatu beharko ditu eta horretan lanean ari da; baina, apirilaren hauteskunde orokorrak direla eta, zergaren etenaldia ez luzatzea erabaki du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X