Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

63.241 langileri eragingo dieten 8.932 lan erregulazio txosten aurkeztu dituzte EAEn

Kopuruak gora egiten jarraitzen du egunero, aurreko egunean baino 1.700 aldi baterako lan erregulazio txosten eta 12.000 langile gehiago baitira.
Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB

Gaurdaino 63.241 langileri eragiten dieten 8.932 aldi baterako lan erregulazio txosten aurkeztu dituzte koronabirusaren ondorioz EAEn, Lan Zuzendaritzak sindikatuei eta patronalari bidalitako jakinarazpenean agertzen denez.

Lurraldeka, Gipuzkoan 21.284 langileri eragiten dieten 2.844 txosten aurkeztu dituzte; Bizkaian, 30.127 langileri eragiten dieten 4.741; eta Araban, 11.830 langileri eragiten dieten 1.347.

Zenbaki horiek esku artean, gaur arte 63.241 izango dira 8.932 txostenek kaltetutako langileak koronabirusak jarduera ekonomikoan izan duen eraginagatik. Ondorioz, kopuruak gora egiten jarraitzen du egunero, aurreko egunean baino 1.700 aldi baterako lan erregulazio txosten eta 12.000 langile gehiago baitira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X