Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak aitortu du Txinan erosi dituen test azkarrek akatsak dituztela

Osasun Ministerioak esan du test-sorta konfiantzako hornitzaile espainiar baten bidez eskuratu zuela. Txinako agintariek, berriz, lizentziarik gabeko enpresa bati erosi zizkiotela ohartarazi du.
Salvador Illa Osasun ministroa.
Salvador Illa Osasun ministroa. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak aitortu du Txinan erositako 9.000 test azkar bueltatu egin behar izan dituela, behar bezala funtzionatzen ez zutela egiaztatu eta gero.

Osasun Ministerioak esan du test horiek "konfiantzazko" hornitzaile espainiar baten bidez eskuratu zituela eta homologatuta zeudela. Hortaz, arduragabekeriaz jokatu izana ukatu du.

Salvador Illa Osasun ministroak agerraldia egin du Diputatuen Kongresuko batzordean gai honi buruzko azalpenak emateko. Hornidura falta munduko arazoa dela eta non erosten den kontu handiz aztertu behar dela esan du, "merkatua gainezka eta zoratuta dagoelako une honetan".

Espainiako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, 585 milioi maskara, 11 milioi eskularru, 5,5 milioi test azkar eta 1.114 arnasgailu erosi dizkio Txinari.

Txinak dio ezin duela produktu guztien kalitatea bermatu

Polemika honen harira, Txinako Gobernuak adierazi du "merkatua handiegia" dela dena ikuskatzeko eta, ondorioz, ziurtagiri ofizialak dituzten produktuen kalitatea soilik bermatu dezakeela azpimarratu du.

Wang Xialong Nazioarteko Ekonomia Gaietarako zuzendari nagusiak esan du Txinako hainbat enpresa ikuskatu dituztela eta merkatuan egoteko kalitate baldintzak betetzen dituztela ziurtatu du. Edonola ere, "guk ez dizkiogu esportazioari mugarik jartzen eta gainerako herrialdeetako enpresak edonori erosteko libre dira", erantsi du.

Txinako Enbaxada, berriz, harago joan da eta Espainiako Gobernuari test azkarrak saldu zizkion enpresak horretarako baimenik ez zeukala ohartarazi du.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean azaldu duenez, Txinako Merkataritza Ministerioak hornitzaileen zerrenda bat bidali zion Espainiako Gobernuari, eta hor ez zen Shenzhen Bioeasy Biotechnology konpainia agertzen.

Horrez gain, Espainiako Osasun Ministerioak erositako materiala oraindik bidaltzear dagoela zehaztu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X