Gipuzkoak aurreikusitakoa baino % 25 gutxiago jaso du zergen bidez lehen lauhilekoan
Gipuzkoako Foru Ogasunak aurreikusitakoa baino % 25 gutxiago bildu du zerga bidez 2020ko lehen lauhilekoan, eta Araban espero baino % 12,5 gutxiago bildu dute apirilera arte, Euskadi Irratiak asteazken honetan aurreratu duenez. Horren aurrean, Hego Euskal Herriko foru ogasunek zerga bidez bilduko duten dirua % 20 inguru murriztea aurreikusi dute.
Testuinguru horretan, 2019ko errenta-aitorpenak aurrez aurre egiteko aukera emango du gaurtik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiak bere bulegoetan, baina jende pilaketak saihesteko asmoz, hitzordu gutxiago emango dira, eta prozedura bakoitzeko pertsona bat bakarrik joan beharko da.
Ildo horretatik, prozedura aurrez aurre egitea erabakitzen dutenentzat, Foru Ogasunaren bulegoetara joan aurretik hitzordua eskatu behar dutela gogorarazi du Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Ahal den kasuetan, baina, zergadunek errenta-aitorpenak modu telematikoan tramitatzeko eskatu du.
Zehazki, Foru Aldundiak Donostian, Azpeitian, Beasainen, Bergaran, Eibarren, Errenterian, Hernanin, Irunen eta Tolosan dituen bulegoetan egin daitezke errenta-aitorpenak, uztailaren 29ra arte. Bulego horietara joan aurretik, zergadunek hitzordua eskatu behar dute 943 11 30 00 telefonoan edo Gipuzkoako Aldundiaren webgunean.
Horrez gain, herritarren arretarako bulegoak irekiko ditu gaur ere Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Okendo kalean dagoena izan ezik. Horietan guztietan, ordu erdi aurreratu dute irekitzeko ohiko ordutegia; beraz, gaurtik aurrera 08:00etatik 14:00etara izango dira zabalik, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.
Bestalde, Arabako Foru Aldundiak irailera arte atzeratu du errenta-aitorpenak foru bulegoetan aurrez aurre egiteko aukera. Izan ere, iaz baino ia 71 milioi euro gutxiago bildu dira lurraldean 2020ko lehen lauhilekoan.
Bizkaian, berriz, errenta-aitorpenak egiteko zerbitzu berria jarri dute martxan, eta telefonoz edo Internet bidez egiteko aukera dago jada. Dena dela, aurrez aurreko zerbitzua bertan behera utzi dute behin-behinean, harik eta finantza-erakunde laguntzaileetan aitorpenak egiteko zerbitzua hasteko moduan izan arte.
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak iragarri duenez, zerga-bilketa "% 20 edo 22 inguru jaitsiko da aurten", pandemia dela eta. Apirilari dagokionez, Iruarrizagak esan du gaur bere taldearekin bilera telematikoa egingo duela datua zehazteko, baina aurreko hilabetean zerga-bilketan izandako jaitsiera "% 13, 14 edo 15ekoa" izan daitekeela aurreratu du.
Urtarrileko eta otsaileko datuak "onak izan ziren", eta martxokoa "pilatutako atzerapenengatik" jaitsi zen, Ogasun diputatuak azaldu duenez. "Datu esanguratsua maiatzekoa izango da; izan ere, apirilekoak martxoko diru-sarrerak islatzen ditu". Martxoan, alarma-egoera bi astez egon zen indarrean, eta hurrengo hilabetean, berriz, egun guztietan.
Bestalde, Bizkaia Aurrera programaren baitan neurri-sorta bat prestatzen ari direla esan du, sail ezberdinen ekarpenak barne hartzen dituena, "epe laburrean" enpresek eta autonomoek "lanean jarraitu ahal izateko".
Nafarroako Foru Ogasunak uztailaren 20an amaituko du errentaren kanpaina. Aurtengo kanpainaren berrikuntza nagusia bide telematiko eta telefono bidezko arreta pertsonalizatuaren aldeko apustua da, COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak sortutako egoeraren ondorioz.
Foru Erkidegoan, koronabirusak eragindako krisi ekonomikoak Ogasunaren diru-bilketan % 20,2ko beherakada eragin dezake; alegia, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako diru-sarrerak baino 818 milioi euro gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.