"Behin-behinekotasuna" eta "negoziazio eza" salatu dute Osakidetzako sindikatuek
Osakidetzan ostegun honetarako deitutako grebak % 3,3ko jarraipena izan du goizeko txandan, Osasun Sailak aditzera eman duenez. Hiru lurralde historikoetan oso antzekoa izan da lanuztearen jarraipena, eta bereziki erizaintzan izan du eragina.
Langileen % 3k egin du greba Araban, % 3,7k Bizkaian eta % 2,8k Gipuzkoan.
Lan arloak kontuan izanda, Osasun Sailak jakinarazi du sendagileen % 1,28k egin duela bat deialdiarekin. Erizaintzan, berriz, % 4,8k babestu du lanuztea. Gainerako zerbitzuetan, % 5,7koa izan da jarraipena.
Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dituzte gaurko antolatutako mobilizazioak. Guztira 42.600 langile zeuden deituta, Osakidetzan dituzten "egiturazko arazoei benetako irtenbide bat" ematea eskatzeko; izan ere, pandemiaren ondorioz, okerrera egin du zerbitzuak, sindikatuen esanetan.
"Beharginen prekarietatea" salatzeaz gain, osasun publikora bideratutako diru partida handitzea eskatu zuten urrian eta azaroan lurraldeka egin zituzten lanuzteetan: urriaren 29an, Araban; azaroaren 5ean, Gipuzkoan; eta azaroaren 12an, Bizkaian. Gaurko greba deialdiak, ostera, Osakidetzako zentro guztiei eragin die.
Grebak ez du zerbitzu guztietan jarraipen bera izan, sindikatuen arabera
ELAk Euskal Osasun Zerbitzuan duen arduradun Esther Saavedrak argi utzi du gaurko lanuztearen jarraipena ez dela zerbitzu guztietan berdina izan.
Halaber, kritikatu du Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" izan direla, eta "bizi dugun pandemia egoera honetan" lan karga handiena duten beharginek ez dutela greba egiteko aukerarik izan.
Gasteizen, ehun bat pertsonak hartu dute parte Txagorritxuko ospitaletik "Kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde" lelopean abiatu den manifestazioan.
Bilbon, bestalde, ehunka lagun bildu dira, Jaurlaritzaren egoitzatik hasita, Kale Nagusia zeharkatu duen martxan. Mobilizazioarekin bat egin duten sindikatuek, ozen defendatu dute gaurko greba deialdia, Osakidetzan aldi baterako lan kontratuak nagusitzen direlako eta 2009az geroztik ez dituztelako beharginen lan baldintzak negoziatu. Halaber, covid-19aren aurkako txertaketa kanpainan nagusi den "kontrol eza" kritikatu du, CCOO sindikatuko Iñigo Garduñok.
Amaia Mayor Satseko bozeramailearen iritziz, "Osakidetzan geroz eta okerragoa da egoera: ez dituzte lantaldean dauden arazoak konpondu, ez dituzte beharginen baldintzak negoziatu nahi. Osakidetzak pandemiari aurre egiteko duen estrategia bakarra langileak esplotatzea da", salatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.