Donostiak 400 milioiko aurrekontua onartu du, horietako 4 oposizioarekin adostuta
Donostiako Udalak 400 milioi euroko aurrekontua onartu zuen atzo 2021erako, EAJ-PSEren udal-gobernuaren proiektuan oinarrituta, eta Elkarrekin Podemosekin eta PPrekin adostutako 4 milioi euroko zuzenketak sartuta.
Gehiengo osoa duen koalizioko udal-gobernuaren aurrekontua atzo onartu zen, osoko bilkuran, EH Bilduren, oposizioko alderdi nagusiaren, osoko zuzenketa atzera bota ostean.
Elkarrekin Donostiaren udal-taldea osatzen duten hiru zinegotzietako bi (Podemoseko Aitzole Aranetak eta Marta Huartek) abstenitu egin ziren EH Bilduren bozketan, eta hirugarrenak, Ezker Anitza-IUko Haizea Garayk, alde bozkatu zuen, aurrekontuen negoziazioan talde horren barruan dagoen zatiketa agerian utziz.
Zatiketa horren berri eman zuten asteartean bertan emandako bi prentsaurrekotan. Aranetak eta Huartek iragarri zuten aurrekontuak onartzeko akordioa egin zutela udal-gobernuarekin, eta horregatik ez zutela osoko zuzenketarik aurkeztuko; baina Garay horren aurka agertu zen.
EAJ-PSEren udal-gobernuarekin egindako akordio horri esker, 2,9 milioi euroko zuzenketak sartu dizkiote aurrekontuari, eta gainera, “etxebizitza duina defendatzeko konpromisoa” eskuratu dute; izan ere, Udalak hitzeman du ez dela etxegabetzerik izango alternatibarik egon gabe, eta “alokairuaren prezio garestiegiak” kontrolatuko dituela Espainiako Gobernuaren araudi berria onartzen denean.
Jaime Dominguez-Macaya Ogasun eta Finantza zinegotziak azaldu duenez, Udalak 400 milioi euroko aurrekontua izango du 2021ean, aurreko urtean baino % 8 txikiagoa, osasun krisiak diru-sarreren murrizketa eragin duelako.
Egoera ekonomikoa zaila den arren, “babes sozialera” 2,6 milioi euro gehiago bideratuko dituztela azaldu du, hau da, % 8,5 gehiago.
Oposizioko taldeek aurkeztutako zuzenketei buruz hitz egin zuten osoko bilkurako eztabaida politikoan, eta EH Bilduren bat bera ere ez zuten onartu. Elkarrekin Podemosen eta PPren 30, berriz, aurrera atera ziren.
Bi talde horiekin onartutako neurrien artean dago pandemiak gehien kaltetutako sektoreei bideratutako laguntza bat, tartean 313.000 euro gehiago bideratzea merkataritza txikia eta ostalaritza erreskatatzeko, eta ostalaritzarentzako laguntza zuzenetan 500.000 euro gehiago inbertitzea.
Reyes Carrere EH Bilduren bozeramaileak azpimarratu du zenbakiek ez dutela “huts egiten”, eta aurrekontu hauek ez dutela “sozialetik ezer”. Bere esanetan, Udalak “hiri eredu kapitalista eta neoliberala” defendatzen jarraitzen du, “lehenengo prekarietatea eta beharra sortzen, eta gero limosna emanez”. Gainera, etxebizitza publikoa eraikitzeko “zero euro” aurreikustea kritikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.