Ekainak 158.622 pertsona langabe utzi ditu Hegoaldean, maiatzean baino 2.553 gutxiago
Ekainak 158.622 pertsona langabe utzi ditu Hego Euskal Herrian, maiatzean baino 2.553 gutxiago, Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioak jakitera eman duenez.
Nafarroan, 2.294 pertsona gutxiago daude lanik gabe. Honenbestez, langabeziak % 5,95 egin du behera Foru Erkidegoan, eta 36.266 pertsona langabe daude.
Bestalde, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban beherakada txikiagoa izan da. 259 pertsona langabe gutxiago daude. Horrela, EAEk beherakadarik txikiena izan du Estatu mailan, % 0,21. Guztira, 122.359 pertsona daude Lanbide enplegu zerbitzuan.
Hala ere, 2020ko ekainarekin alderatuta, langabe kopurua 22.089 pertsonatan murriztu da, % 15,29; hau da, EAE laugarren beherakadarik handiena izan duen erkidegoa da, Estatuaren batez bestekoaren (% 6,43) gainetik.
2020ko otsailean, covid aurreko garaian (117.239), baino handiagoa da langabe kopurua (122.359).
Lurraldeka, langabezia gehiago jaitsi zen Araban (- %1,61), 332 langabe gutxiagorekin, eta ondoren Gipuzkoan (- % 0,91), 298 pertsona gutxiagorekin. Bizkaian, aldiz, 371 langabe gehiago daude (% 0,53).
2020ko ekainarekin alderatuta, langabeziak beherakada handiagoa izan du Gipuzkoan (% 15,29), eta 22.089 langabe gutxiago; Araban % 16,68 (4.060 gutxiago) eta Bizkaian % 13,80 (11.174 langabe gutxiago).
Foru Erkidegoan, ekaineko beherakadarekin iaz baino 4.198 pertsona gutxiago daude lanik gabe, % 10,37.
Hego Euskal Herrian, 91.218 emakume eta 67.407 gizon daude lanik gabe. Ekainean 114.741 kontratu egin zituzten, maiatzean baino 19.805 gehiago; horietako 7.978 mugagabeak izan ziren, maiatzean baino 771 gehiago.
Espainiako Estatuan, beherakada historikoa izan da berriro ekainean; izan ere, 166.911 pertsona langabe gutxiago daude (- % 4,41). 3,61 milioi pertsonak ez dute lanik, hain zuzen ere.
Jaurlaritza: "Datuek zuhurtziaren balorazioa mantentzera behartzen dute"
"Ekaineko enpleguari buruzko datuek zuhurtziaren balorazioa mantentzera behartzen dute", azaldu du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak.
Irailaz geroztik, "langabeziak behera egin du etengabe, eta pandemiaren ondorioz galdutako enplegu gehienak berreskuratu dira", adierazi du.
"Hala eta guztiz ere, hilabete hauetan guztietan gure ikuspegia beti izan da zuhurra. Bagenekien eta badakigu egoera berri baten aurrean gaudela, ziurgabetasunez betea", erantsi duenez.
ELA: "Emakumeak pertsona langabeen % 57,5 dira dagoeneko"
Bestalde, emakumezkoen artean langabeziak ekainean atzera egin ez duela ohartarazi du ELA sindikatuak; izan ere, 2.533 pertsona gutxiago daude lanik gabe, maiatzean baino kopuru "askoz txikiagoa". Gainera, jaitsiera "gizonezkoen artean eman da, eta ez emakumezkoen artean; dagoeneko langabeen % 57,5 baitira". Emakumeen langabeziak % 14,3 egin du gora.
Sindikatu abertzaleak agiri batean azaldu duenez, Euskadiren eta Nafarroaren langabezia-tasak "Europako batez bestekoaren oso gainetik jarraitzen du; izan ere, Hego Euskal Herrian % 12koa da, eta Europar Batasunean % 7,2koa".
"Prekarietatea eguneroko kontua da", salatu du ELAk. Kontratu kopuruak gora egin du iragan hilearekin alderatuta, baina hori "ez da enpleguaren kalitatean bilakatu", gaineratu duenez.
ELAren hitzetan, Lan Ministerioak argitaratutako datuek "kontratu gehienak" aldi baterako direla azaltzen dute, konkretuki, "behin-behinekotasuna % 93koa da".
Zure interesekoa izan daiteke
Hernani, Tolosa eta Lezo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatu dituzte
Izendapen horiekin, Euskadin dagoeneko 14 udalerri daude tentsionatuen zerrendan, eta litekeena da laster Arrasate, Zestoa, Pasaia eta Basauri ere gehitzea.
Bi greba egun deitu dituzte Amurrioko Tubos Reunidosen
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeak Bizkaiko egoitzan bildu dira, otsailaren 9an zuzendaritzarekin egingo den lehen bileraren aurretik jarrera bateratua finkatzeko. Negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute, baina, lanuzteei dagokienez, Amurrioko plantan bakarrik egingo dira. Trapagarango langileek ez dituzte babestu grebak.
Urrearen eta zilarraren prezioak behera, pasa den astean markak hautsi ostean
Pasa den urtarrilaren 29an ezarri zuen urreak bere azken marka (5595,47 dolar), eta zilarrak ere bai (121,65 dolar).
Tubos Reunidoseko Amurrioko eta Trapagarango batzordeek bilera egingo dute gaur, EEEaren inguruan zer jarrera hartu erabakitzeko
Enplegu-erregulazio espedienteak bi lantokiri eragiten dien arren, enpresak espediente bakar gisa negoziatu nahi du. Horregatik, jarrera komun bat ezarri nahi dute bi batzordeek.
Tubos Reunidos: Trumpen muga-zergek bultzatutako krisiaren gakoak
Konpainiak produkzioaren % 40 galdu du, bere merkatu nagusia (% 45eko kuota) AEB baita. Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea zuhur bezain kezkatuta agertu da, "Tubos Reunidos motor ekonomikoa baita eskualde osoan".
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan
Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.