Pentsioak "benetako KPIaren" arabera igotzea eskatzeko martxak deitu dituzte Bizkaiko Pentsiodunek
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak urtarrilaren 15ean, pentsiodunen mobilizazioen laugarren urteurrenean, deitu diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin du, pentsioak "benetako KPIaren" arabera igotzea eskatzeko eta oraindik erantzunik eman ez zaien "aldarrikapen askori" babesa emateko.
Pentsiodunek ohiko kontzentrazioa egin dute astelehen honetan Bilboko Udalaren aurrean, "pentsio duinak" eskatzeko. Bere bozeramaileek protesta aprobetxatu dute herritarrak animatzeko pentsiodunen mugimendua martxan jarri zenetik laugarren urteurrena dela eta deitu diren manifestazioetan parte hartzera.
Pandemia dela eta, ez da manifestazio bakarra egingo. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan martxak egitea erabaki dute, baita hainbat herritan ere, guztiak 12:00etan.
Bizkaiko pentsiodunek azpimarratu dutenez, mobilizazioekin aurrera "jarraitu behar dute"; izan ere, pentsioen berrikuspena ezarrita zegoen "% 0,25 gelditzea" lortu zen arren, pentsioen igoerak "benetako KPIa" izan behar du kontuan, eta ez "orain bezala asmatutako bat".
"KPIa % 5,6 igo da eta % 2,5 igoko digute guri; beraz, % 3 galduko dugu", ohartarazi du Andrea Uña bozeramaileetako batek. Hori dela eta, eta kalean eta protestak egiten jarraitzeko deia egin du.
Bestalde, Gipuzkoako hamar bat pentsiodunek itxialdi bat egingo dute, pentsio duinak aldarrikatzeko eta murrizketak salatzeko.
Donostiako Egia auzoko lokal batean egongo dira itxita, gaurtik eta datorren larunbatera bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.