Gasolinak marka historikoa hautsi du bederatzi urte beranduago, 1,538 euro litroa
Gasolinaren prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, eta marka historikoa hautsi du, 1,538 euro litroa. 2012ko irailean azken maximo historikoa gainditu zuen, duela bederatzi urte baino gehiago.
Europar Batasuneko (EB) Petrolio Txostenak ostegun honetan jakitera eman duenez, Espainiako Estatuan gasolina litroa batez beste 1,538 euroan saltzen ari dira aste honetan. Gasolioak, aldiz, 1,422 euroko salneurria du.
Igoera berriaren ostean, duela hamar urte baino gutxiago ezarritako marka, 1,522 euro, hautsi du gasolinak. Bitartean, gasolioaren prezioak gora egin du seigarren astez jarraian ,eta 1,445 euro maximo historikoaren azpitik dago (% 1,6), baina bosgarren salneurri garestiena gainditu du.
Azken astean % 1,2ko eta 1,4ko igoerekin, hurrenez hurren, bi erregaiek goranzko joera mantentzen dute 2022an. Horrela, urteko lehen bost asteetan etengabe gora egin dute, iragan Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren.
Zentzu horretan, gasolinak eta gasolioak 2020ko azaroan hasitako igoerari berriz heldu diote. Orduan ia etengabe garestitzen hasi ziren. Duela ia bi hilabete marka historikoak hausteko zorian izan ziren dagoeneko.
Depositua betetzea 84 eta 78 euro, hurrenez hurren
Gauzak horrela, 55 litroko depositu bat gasolinarekin betetzeko 84 euro baino gehiago behar dituzte herritarrek, eta gasolioz betetzeko 78 euro.
2021eko aste berdinarekin alderatuta, gasolina % 25 garestitu da orain, eta gasolioa % 28. Bestalde, 2020ko aste berdinaren prezioak aztertuz gero, pandemiak eztanda egin baino hilabete batzuk lehenago, gasolina % 17 garestiagoa da, eta gasolioa % 15.
Gainera, azken hilean gasolina % 4 garestitu da, eta gasolioaren prezioak % 6 egin du gora.
Ipar Euskal Herrian, gasolinak 1,746 euroko prezioa du, eta gasolioak 1,670 euroko salneurria.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua; Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.