Milaka pertsona atera dira kalera Bilbon, Gasteizen eta Donostian Osakidetzarentzat baliabide eskatzeko
Milaka pertsona atera dira gaur kalera Bilbon, Gasteizen eta Donostian, Osakidetzako sindikatuek deituta, Euskal Osasun Zerbitzura "berehala" baliabide gehiago bideratzea eskatzeko eta "osasun sistema publikoaren prekarizazioa eta desegitea" salatzeko.
Manifestazio hauen aurretik, pasa den ostiralean greba egin zuten Lehen Arretako langileek, eta datorren astelehenean greba orokorra dago deituta Osakidetza osoan.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dituzte protestak, eta helburua da Osakidetza "berehala neurriak hartzera behartzea", funtzionamendua eta langileen lan-baldintzak hobetzeko.
Donostian Boulevardetik abiatu da manifestazioa; Bilbon, Bihotz Sakratutik; eta Gasteizen, Plaza Berritik. "Lehen Arretan bizi den egoera larria eta ospitaletako arretaren gainkarga" salatu eta lan-baldintza "duinak" eskatu dituzte.
Esther Saavedra, Eneko Pascual eta Ana Vazquez ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek hedabideen aurrean azaldu dutenez, "euskal osasun publikoaren etorkizuna dago jokoan". "Ezin zaio prekarietate honi eutsi, behin behinekotasunari eta gehiegizko lan kargari", zehaztu dute. Gainera, Osakidetza langileekin eta "herritar guztiekin prepotentziaz" jokatzen ari dela deitoratu dute.
Lehen Arretaren "kolapsoa" eta "ospitaleetako gainkarga" izan dira salaketa nagusiak, eta azpimarratu dute ez dela une honetako arazoa. Sindikatuen arabera, mobilizazioen bitartez soilik "behartu" daiteke Osakidetza "mugitzera".
Sindikatuek eskatzen dituzten hobekuntzen artean 2023ko aurrekontua igotzea dago, Europar Batasuneko batez bestekora iritsi arte (aurrekontu osoaren % 7), eta laurdena lehen arretara bideratzea. Era berean, "milaka lanpostu sortzea" eskatzen dute, "lan karga arrazionalizatzeko eta herritarrei kalitatezko arreta eskaintzeko".
Era berean, "langileria egonkortuz, 24.600 langileri eragiten dien behin behinekotasuna % 8ra jaistea" proposatzen dute. Erosteko ahalmena berreskuratzea ere bada aldarrikapenetako bat, "murrizketa guztietan atzera" egitearekin batera.
Greba astelehenean
Astelehenerako, berriz, greba orokorra deitu dute Osakidetza osoan, eta manifestazioak egingo dituzte, gaur bezala, EAEko hiru hiriburuetan.
Bilbokoan Basurtuko ospitaletik abiatuko dira eguerdian, Donostian Groseko Osasun zentrotik, 12:30ean, eta Gasteizen, Santiago ospitaletik, eguerdian.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.