Mobilizazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laugarren greba egun honetan, zenbait sektoretan nabarmena da garraiolarien lanuztearen eragina

Goizean, kamioi-karanaba abiatu dute Zierbenatik garraiolariek, Elorriorako bidea hartuta.
Iragarkia
Camiones saliendo de Zierbena. Imagen obtenida de un vídeo de Euskadi Irratia.
18:00 - 20:00
Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek

Laugarren greba eguna dute ostegun honetan kamioilariek, erregaiaren neurrigabeko garestitzearen aurka protesta egiteko. Atzokoan Jaurlaritzaren egoitzara eraman zituzten aldarrikapenak. Gaurkoan, berriz, kamioi-karanaba abiatu dute 08:00etan Zierbenatik, Elorriorako bidea hartuta. Zenbait sektoretan nabarmena da lanuztearen eragina.

Espainiako esne-industriaren federazioak, adibidez, iragarri du gaurtik aurrera bere jarduera etengo duela, garraio-sektorean egiten ari diren greba mugagabearen ondorioz.

Gauzak horrela, esnekiak ekoizteko beharrezkoak diren produktuak banatzeari, ontziratzeari eta gordetzeari utziko diote.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa kimikoen elkarteak (AVEQ-KIMIKA) ohartarazi duenez, greba mugagabe honek "herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak arriskuan jarriko ditu".

Ohar batean, elkarte horretako idazkari nagusi Luis Blanco Urgoitik adierazi du grebak "muturreko egoeran" jarri dituela oinarrizkoak diren hainbat jarduera, eta horrek "kalte konponezinak" eragingo dizkiola euskal gizarteari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X