Inposizioa alde batera utzi eta negoziazioari berriro ekiteko deia egin diote sindikatuek Osakidetzari
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek "inmobilismoa eta inposizioaren eta propagandaren bidea alde batera uzteko" eskatu diete Osakidetzari eta Osasun Sailari. Gaineratu dute euskal osasun publikoa indartzeko "konponbide estrukturalak eta sakonak" negoziatze aldera, elkarrizketaren bideari berriro ekiteko.
Lehen Mailako Arreta eta Buru Osasuneko zentroetan greba-eguna dute gaur eta manifestazioak egin dituzte goizean sindikatuek Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Nabarmendu dutenez, jarraipena "zabala" izaten ari da, gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" izan arren.
Adierazi dutenez, "zerbitzu askotan, gutxieneko zerbitzuekin soilik ari dira lanean", eta Zumarragako edo Mendaroko ospitaleko ebakuntza-gelak, eta San Eloykoak, esaterako, itxita daude grebaren eraginez".
Besteak beste, joan den astean deitutako Mahai Sektorialean gertatutakoan jarri dute azpimarra sindikatuek; izan ere, Osakidetzak "uko egin zion % 58 inguruko behin-behinekotasun tasa amaitzeari, egungo plantillako 24.000 langile baino gehiagori eragiten diena".
Osakidetzaren arabera, baina, % 3,27koa izan da grebaren jarraipena. Osasun Sailak adierazi du geldialdiak Bizkaian izan duela erantzun handiena ( % 3,59). Gipuzkoan langileen % 3,15ak ez du lanik egin eta, Araban, berriz, % 2,6ak.
Lanbideei dagokionez, medikuen % 1,42k eta erizainen % 3,48k erantzun diote sindikatuen deialdiari. Gainerako kategorietan, grebaren jarraipenaren % 4,59ra igo da, Osasun Sailaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak ez du ulertzen "egoera honetan, grebara jotzea"
Eusko Jaurlaritzak ez du ulertzen "egoera honetan, grebara jotzea", eta elkarrizketarako deia egin die sindikatuei, "pixkanaka, dauden arazoak bideratzeko unea delako".
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Gotzone Sagardui Osasun sailburua "etengabe ari da ahalegintzen sindikatuak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren arteko elkarrizketa-mahaietara deitzeko", eta gainetu du gonbidapena iraunkorra dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua; Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.