Abiadura Handiko Trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon eta Basaurin AHTren geltokiak eraikitzeko proiektuak "laster" lizitatuko dituztela esan du Sanchezek

Espainiako Gobernuak eta euskal erakundeek egindako itunaren arabera, Basaurikoa behin-behineko geralekua izango da eta Abandon lurpeko geltokia eraiki arte egongo da martxan.
Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du "laster" argitaratuko dituztela Bilbon eta Basaurin Abiadura Handiko Trenaren geltokiak eraikitzeko proiektuak aurkezteko deialdiak, datarik zehaztu ez badu ere.

Espainiako Gobernuak eta euskal erakundeek otsailean sinatu zuten itunaren arabera, Basaurikoa behin-behineko geralekua izango da eta Abandon lurpeko geltokia eraiki arte egongo da martxan.

Abiadura Handiko Trenaren Madril-Burgos ibilbidea estreinatu dute gaur eta inaugurazio bidaian hartu du parte Sanchezek, Felipe VI erregearekin eta Alfonso Fernandez Mañueco Gaztela eta Leongo presidentearekin batera.

"Burgos ezinbesteko pasabidea da munduko garraiobiderik aurreratuena Euskadira eta Frantziara eramateko", adierazi du ekitaldian.

AHT hiri horretaraino iritsi izana "historikoa" dela iritzi dio eta erantsi du konexio horri lotutako gainerako ibilbideen proiektuak lizitatzeko agindua eman duela.

Horrez gain, Sanchezek azpimarratu du abiadura handiko trenbide gehien dituen herrialdea dela Europan, eta bigarrena munduan, Txinaren atzetik.

Gasteizetik espainiar Estatuko hiriburura joateko, Abiadura Handiko Trena Burgosera iritsita, hiru ordu eta hamahiru minutu beharko ditugu; Bilbotik, lau ordu eta hogeita zortzi minutu; eta Donostiatik, lau ordu eta berrogeita zortzi minutu.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

justizia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"

Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X