Atzerriko bisitarien gorakadari esker, pandemiaren aurreko turismo datuak gainditu dira Euskadin
Aurreikuspenak bete egin dira. Javier Hurtadok, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak uztailaren erdialdera aurreratu zuen datu turistikoak 2019koaren antzekoak edo hobeak izango zirela; eta hala izan da. Turismoak % 4,2 egin du gora Euskadin urteko lehen seihilekoan, 2019ko aldi berarekin alderatuta; beraz, gainditu egin ditu covid-19ak eragindako pandemiaren aurreko zifrak.
Giltzarrietako bat nazioarteko turismoa berreskuratzea izan da, % 3,9 igo baita urtarrila eta ekaina bitartean 2019ko lehen seihilekoarekin alderatuta. Hala iragarri du Hurtadok ostegun honetan Añanako Gatz Harana hobetzeko proiektuan egindako aurrerapenen berri emateko egin duen aurkezpenean.
"Albiste oso ona da, sektoreak oso gaizki pasa baitu, eta udarako genituen aurreikuspenak berresten dituzte datuok", adierazi du Hurtadok. Adierazi duenez, Añanako Gatz Harana eta antzeko baliabideek, "zalantzarik gabe, turismoa sustatzen jarraituko dute Euskadin jasangarritasun turistikoaren estrategiaren aldeko apustuarekin bat".
Añanako Gatz Haranak 2 milioi euro jaso ditu Next Generation funtsetatik
Arabako gune horri dagokionez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak zehaztu du bi milioi euro jasoko dituela Next Generation Europako funtsetatik. Horri esker, ingurumena lehengoratzeko eta inguruko ibilbideak egokitzeko ekintzak garatu ahal izango dira, besteak beste "ibilerraztasuna" eta hiri-lotura hobetu, Gesaltza-Añanako harresiak sustatu eta errealitate birtualeko esperientziak garatu.
Espainiako Gobernuaren Berreskuratze Planari esker, Añanako proiektua Euskadiko Turismo Jasangarritasuneko lehen Lurralde Planaren parte da.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.