Inoizko manifestazio sindikalik handiena egin dute Baionan, pentsioen erreformaren kontra
Frantziako Gobernuak mahai gainean jarri duen pentsioen erreformaren kontrako lehen protesta egun handia dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Estatu frantziar osoan. Sindikatu guztiak batu dira, greba eta manifestazioak deitzeko, eta mobilizazio eguna jarraipen historikoa izaten ari da. Besteak beste, erretreta hartzeko adina atzeratu nahi da erreforma honekin, 64tik 67ra.
Ipar Euskal Herrian egin den protesta ekintza nagusia Baionakoa da: 10:30ean manifestazioa abiatu da Lan Burtsaren eraikinaren paretik. Sindikatu guztiek egin dute bat deialdiarekin, eta inoizko manifestazio sindikalik handiena izan da. Antolatzaileen arabera, 10.000 pertsona inguru batu dira. Poliziaren esanetan, aldiz, 8.000 izan dira parte-hartzaileak.
Jean-Pierre Etxeberri CFDT sindikatuko ordezkariak esan duenez, pentsioen erreforma "ez da onargarria" eta "kendu" egin behar da. Era berean, LABeko Argitxu Dufauk ere gogor kritikatu du Frantziako Gobernuaren asmoa, "eztabaidarik gabe" errefoma indarrean sartzea nahi duelako. "Prest dira eztabaidarik gabe legea indarrean sartzeko, baina parean aurkituko ditu langile determinatuak eta gaurkoa da lehen froga", esan du.
Bestalde, Estatu osoko garraio zerbitzuan —trenetan, autobusetan zein hegaldietan— eragin nabarmena izaten ari da lanuztea, eta eskola publiko gehienetan ere bai. Ia geldirik daude zerbitzu horiek. SNCF tren konpainiak jakinarazi du eskualdeko tren zerbitzuaren % 10 bakarrik dagoela martxan, eta abiadura handiko trenen % 30 inguru. Ibilbide luzeko zerbitzu guztiak, berriz, bertan behera geratu dira. Hedabide publikoetan ere, etenaldiak egin dituzte.
Parisko manifestazioa 14:00etan abiatu da, eta dozenaka mila pertsonak hartu dituzte Frantziako hiriburuko kaleak.
Gaurkoa, mobilizazio kate luze baten abiagunea izatea nahi dute sindikatuek, Frantziako Gobernuak atzera egin eta pentsioen erreforma bertan behera utz dezan, 1995ean, Jacques Chirak Frantziako presidente zela, gertatu zen bezala. Orduko hartan, milaka herritar kalera atera ziren pentsioen erreformaren kontra, eta, azkenean, Gobernuak amore eman zuen.
Frantziako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, segurtasun neurriak areagotu egin dituzte Frantzia osoan, eta orotara, 10.000 polizia izango dira lanean, "istiluak ekiditeko".
Macronen planaren arabera, erretiroaren gutxieneko adina pixkanaka atzeratu egin nahi da, 62 urtetik 64 urtera (2030ean), eta erretreta saria % 100 jaso ahal izateko, kotizazioaren iraupena 43 urtekoa izango da 2027tik aurrera (orain arte, 2035etik aurrerako zegoen aurreikusita neurri hori).
Erreforma "bidezkoa eta arduratsua"
Bere aldetik, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak gaur ere berretsi du "bidezkoa eta arduratsua" dela euren proposamena. Are gehiago, Europa mailan gai honetan Franzia "atzetik" doala esan du.
Bartzelonan egin duen agerraldi batean hitz egin du Frantziako gobernuburuak. Horren hitzetan, herritarrek euren iritzia adieraztea "zilegia" da, eta protesta ekintza baketsuak izatea espero duela azpimarratu du. Elkarrizketarako prest agertu da, baina "determinazioz" eta "arduraz" jokatuko duela ere azpimarratu du.
Ezustekorik ezean, Frantziako Ministroen Kontseiluak datorren astean emango dio argi berdea proiektuari, eta Macronek esan du eztabaida fase berri bat abiatuko dutela, "guztien ekarpenekin, erreformaren testua aberasteko".
Argi utzi du, hori bai, sakoneko erreforma ezinbestekoa dela "sistema salbatu" nahi bada, "belaunaldien arteko elkartasuna" kontuan haruta. Geroz eta langile gutxiago eta geroz eta pentsiodun gehiago daudela azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.