Urtarrilean 2.495 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Abenduan baino 2.107 langabe gehiago (% 1,9) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan urtarrilean, eta guztira 112.905 langabe daude Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda.
Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan iazko urtarrilean baino 3.039 langabe gutxiago daude, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak gaur zabaldutako datuen arabera.
Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur jakinarazi duenez, Nafarroan aurreko hilabetean baino 388 langabe gehiago daude (% 1,23), eta guztira 31.998 pertsona daude lanik gabe, iazko hilabete berean baino 819 (% 2,50) gutxiago.
Nafarroan 400 langabe gehiago zenbatu dituzte urtarrilean, baina datuak neurtzen hasi zirenetik urtarrilean inoiz izan den igoera txikiena da.
Espainiako Estatuan, guztira, 70.744 langabe gehiago daude, abenduan baino % 2,49 gehiago, Gabonetako kanpaina amaitu ondoren. Iazko urtarrilean (17.173 langabe) baino lau aldiz gehiago daude, baina 2021eko (76.216), 2020ko (90.248) eta 2019ko (83.464) datuetatik eta urtarrileko batez besteko historikoaren azpitik (81.424).
Kontratazioa
Kontratazioari dagokionez, 56.072 kontratu berri sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, horietatik 15.000 mugagabeak. Urte arteko balantzeari begiratuta, lan erreforma indarrean sartu zenetik kontratazioak egonkortu egin dira eta, beraz, bolumen globala murriztu egin da. Dena dela, 2022ko hilabete berean baino % 73,13 gehiago dira.
Nafarroako datuei dagokienez, urtarrilean 23.597 kontratu berri sinatu dira, abenduan baino % 6 gehiago, baina iazko hilabete berean baino % 20,8 gutxiago. Kontratu mugagabeak 5.743 izan dira (% 24,3), iazko urtarrilean baino % 107,8 gehiago.
Afiliazioa
Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopurua % 0,98 (9.762 afiliatu) jaitsi da abendutik urtarrilera Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak argitaratutako datuen arabera. Guztira, 984.315 pertsonak kotizatzen dute Gizarte Segurantzan, iazko urtarrilean baino 10.729 gehiago (% 1,1).
Nafarroan, abendutik urtarrilera 2.476 afiliatu (% 0,83) galdu ditu Gizarte Segurantzak. Dena dela, 2022ko urtarriletik 2023ko urtarrilera, afiliatu kopurua % 1,47 igo da (4.306 afiliatu).
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko buruak azpimarratu duenez, urtarrilean ohikoa den igoera da. Horren esanetan, datuek erakusten dute enplegua "normalizazio bidean" dagoela eta lan erreforma "oso eragin positiboa" izaten ari dela.
Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean egindako adierazpenetan, Idoia Mendiak nabarmendu du Enplegu eta Gizarte Segurantzako afiliazio datuak pandemia aurreko kopuruetara itzuli direla. Gaineratu duenez, horri gehitu behar zaio "kontratu mugagabeak finkatzeak" izan duen eragina, bereziki gazteen eta emakumeen artean.
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, "urtarrilean beti egiten du gora langabeziak Nafarroan". Ildo horretan, azpimarratu du 2006tik urtarrilean izandako igoera txikiena dela.
Langabeziak gora eta afiliazioak behera egin dutenez, "balorazioak negatiboa izan behar du", azaldu du. Hala ere, sasoikako enpleguak urte sasoi honetan duen eragina kontuan hartuta eta egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, Maeztuk esan du "lan merkatua nahiko egonkor" dagoela; izan ere, enplegua 2019koa baino handiagoa da, eta langabezia, ostera, ordukoa baino txikiagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.