Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen erosketak % 34,9 jaitsi dira Nafarroan eta % 22,4 Euskadin

Guztira, 2.598 salerosketa egin ziren martxoan Hego Euskal Herrian, 2022ko aldi berean baino 232 gutxiago.
Hego Euskal Herriko etxebizitzen salerosketen eboluzioa. Grafikoa: EITB MEDIA
Hego Euskal Herriko etxebizitzen salerosketen eboluzioa. Grafikoa: EITB MEDIA

OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat du, app-tik kanpo behar bezala ikusteko, jarraitu esteka honi.

Etxebizitzen salerosketa % 34,9 jaitsi da Nafarroan eta % 22,4 Euskal Autonomia Erkidegoan. Bi jaitsierek Estatuko batez bestekoa gainditzen dute, urte arteko % 11,7 jaitsi baitzen martxoan. Hilabete horretan, etxea erosteko hipoteka-maileguak % 26,4 hondoratu ziren eta prezioak % 2,6 merkatu ziren, inflazioa eta finantzaketaren garestitzea geldiarazteko interes-tasen igoerak markatutako testuinguruan.

Zehazki, martxoan 2.598 etxebizitza-salerosketa zenbatu ziren Hego Euskal Herrian, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak ostegun honetan zabaldutako datuen arabera; 2022ko epe berean, 2.830 transakzio egin ziren.

Hipoteka-maileguei dagokienez, martxoan, gure lurraldean egindako salerosketa guztien % 88,6 hipotekarekin egin ziren; nabarmentzekoa da Euskadin sinatutako kontratuen kopurua, guztizkoaren % 94,2, foru-lurraldean kontratatutako hipoteken % 69,8ren aldean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X