Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketa % 25 jaitsi zen abuztuan EAEn, eta % 28 Nafarroan

Bestalde, 2022ko abuztuan baino % 31,6 hipoteka gutxiago sinatu ziren EAEn, eta % 38,2 gutxiago Nafarroan, interes tasen igoerak kolpatutako garai betean.
Etxebizitza berriak
Etxebizitza berriak. Argazkia: EFE

Etxebizitzen salerosketa % 25,6 jaitsi zen abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko datuekin alderatuta. Hipotekek, bestalde, % 31,6 egin zuten behera, interes tasen igoerak kolpatutako garai betean.

Horixe erakusten du Notariotzaren Kontseilu Nagusiak argitaratutako estatistikak. Hortxe jasotzen da, halaber, salmenten murrizketa eta hipoteken garestitzea gorabehera, etxebizitzen prezioek % 3,1eko urte arteko igoera izan zutela EAEn.

Guztira, 574 mailegu sinatu ziren etxebizitzak erosteko; iaz baino % 31,6 gutxiago. Estatuan, berriz, % 26,8 jaitsi zen mailegu kopurua.

Kontrara, prezioek gora egin dute, eta metro koadroa 2.643 euroan dago gaur-gaurkoz (bigarren erkidego garestiena da, Balearren atzetik).

Nafarroan % 28tik gora jaitsi da salerosketa

Abuztuan etxebizitzen salmentan datu kaskarrenak (% 28,1) izan zituen bigarren erkidegoa da Nafarroa, eta hipoteketan beherakada handiena izan zuena (% 38,2).

Estatu mailan, etxebizitzen salmenta % 17,3 jaitsi zen abuztuan, eta % 26,8 hipoteka gutxiago sinatu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X