Sindikatuek % 70ean kokatu dute sukaldari eta garbitzaileen grebaren jarraipena, eta Hezkuntzak, % 33an
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarentzat lan egiten duten 1.000 bat sukaldari eta garbitzaileen % 70ek baino gehiagok bat egin dute euren arloan gaurko deituta zegoen lanuztearekin, LAB, ELA eta CCOO sindikatuen arabera. Aldiz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak % 33,5ean kokatu du datua.
Aurreko lanuzteetan bezala, deitzaileek salatu dute Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" izan direla. Esan dutenez, "irizpide neurrigabeak ezarriz, kolektibo honen greba eskubidea baldintzatu nahi izan dute". "Grebek eta mobilizazioek izandako babesak argi erakusten du langileek grebetan jarraitzeko indarra daukatela edukiak lortu arte", erantsi dute zentralek.
Gaur, ehunka langilek elkarretaratzeak egin dituzte Hezkuntza Sailak EAEko hiru hiriburuetan dituen ordezkaritzen aurrean, eta biharko ere, lanuzteaz gain, Lakuaren atarian protesta dago deituta, 11:30ean.
Negoziazioa
Urtarrilaren 30eko eta 31ko greben ondoren, gaurkoa Hezkuntzako garbitzaileen eta sukaldarien hirugarren greba eguna da, lan-baldintza hobeagoen defentsan. 2009tik dute hitzarmena berritu gabe dute.
Sindikatuak ziurtatu duten Hezkuntza Sailarekin zabalik duten negoziazioan akordioa "urrun" dagoela. "Urtarrileko greben ostean negoziazio mahaiak deitu ditu Hezkuntza Sailak. Bilera hauetan, grebek behartuta zenbait eduki mahai gainean jartzen hasi da, baina grebetako aldarrikapenei erantzuten dieten proposamenak jorratzetik eta ekartzetik urrun dago", azaldu dute. Hurrengo bilera martxoaren 6an dute.
Aldarrikapenak
Besteak beste, hauek dira sindikatuen aldarrikapenak: jantokietako bazkaltiarren ratioak hobetzea eta lan-zamak arintzea eta lan-orduak murriztea garbiketan. Gainera, plantilla gaztetzeko planak eskatu dituzte, erretiroa aurreratzeko. Halaber, galdutako erosahalmena berreskuratzeko, ordezkoen lan-baldintzak hobetzeko eta euskara, berdintasun eta osasun planak garatzeko eskatu dute.
Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza publikoan deitutako greba zikloak jarraipena izango du datorren astean. Otsailaren 26an eta 27an irakasleen txanda izango da. LABek Haurreskolak Partzuergoan lortutako akordioaren ondotik, berriz, otsailaren 12 eta 13rako aurreikusitako grebak bertan behera gelditu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.