Lurraldebusek eta Euskotrenek inoizko bidaia kopuru handiena zenbatu dute 2024an
Lurraldebus Gipuzkoako lurralde osoa bere eta EAEko hiru hiriburuekin lotzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren herriarteko autobus zerbitzuak inoizko urterik onena itxi du, 28,8 milioi bidaiarekin. Zehazki, 2024an aurreko urtean baino 2,3 milioi bidaiari gehiago garraiatu zituen, % 8,7 gehiago.
Hazkundea, gainera, eskualde guztietan gertatu da.
Igoera handiena Goierrin gertatu da (% 15,4), Buruntzaldearen (% 12,5), Tolosaldearen (% 8,4), Oarsoaldea-Bidasoaren (% 8,1), Debagoienaren (% 7,1), Urola Erdiaren (% 6,5) eta Urola Kosta-Debabarrenaren (% 5,3) aurretik.
Bidaia kopuruari dagokionez, Oarsoaldean eta Bidasoan zerbitzua ematen duen Ekialdebus enpresak erregistratu ditu bidaia gehien, 10 milioi baino gehiago. Horren atzetik ageri dira TBH (Buruntzaldea eta Tolosa), 6,6 milioi bidaiarekin, eta Avanza (Debagoiena), 5,5 milioi bidaiarekin.
Donostia-Gasteiz lineak milioi erdi bidaia zenbatu ditu (492.669 bidaia), eta Donostia eta Bilboko aireportuaren arteko lineak % 33,5eko hazkundea izan du, pasa den martxoan Mugi deskontu sistemara batu ondoren.
Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun diputatuaren arabera, garraio publikoko deskontuak luzatu izanak eta zerbitzuak indartzeak eta handitzeak eragin du igoera.
Bestalde, Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin lotuko dituen linea bat martxan jarriko duela iragarri du Lurraldebusek.
Euskotrenek inoizko bidaia kopuru handiena zenbatu du 2024an
Amaitu berri den urtean, Euskotrenek orain arteko marka guztiak hautsi ditu, ia 54 milioi bidaia zenbatu baititu.
Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak gaur goizean emandako datuen arabera, iaz guztira 53.995.283 bidaia zenbatu zituzten Euskotrenek zerbitzua ematen duten tren, metro eta autobus lineatan.
Azken urtebetean, bidaia kopurua % 12,67 hazi da, eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren arabera, garraio publikoko deskontuak luzatu eta eskaintza handitzea izan dira gorakada horren arrazoi nagusiak.
Euskotren taldearen barruan, Gasteizko tranbiak izan du gorakadarik handiena. Guztira, ia 11 milioi bidaia zenbatu dituzte eta tranbia Salburuara zabaldu izana da hazkunde horren arrazoietako bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.