Gipuzkoako adinekoen egoitzetan deitutako grebak erabateko jarraipena izan du, ELAren arabera
Sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak egun osoko greba egitera deitu ditu langileak. LABek, ordea, lau orduko lanuztea deitu du. Lan hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela salatu dute, besteak beste, sindikatuek.
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek manifestazioa egin dute Donostian, LABek deituta. Argazkia: EITB
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan gaurko deituta dagoen grebak % 100eko jarraipena izan du, ezarritako "gehiegizko zerbitzu minimoak" izanda ere. Deialdia ELA sindikatuak egin du eta LABek, berriz, lau orduko lanuztea deitu du.
ELA eta LAB sindikatuek greba eta lanuzteak deitu dituzte gaurtik aurrera Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, lan hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela salatzeko eta sektorean diharduten 5.000 bat langileren —ia denak, emakumeak— lan baldintzak hobetzea eskatzeko.
Sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak sei greba egun deitu ditu gaur, bihar eta etzi, eta uztailaren 9, 10 eta 11n. LABek, bere aldetik, lanuzteak deitu ditu gaur (09:30-13:30) eta uztailaren 9 eta 10ean (07:30-08:30 eta 13:30-14:30) eta 11n (09:00-13:00).
Halaber, nork bere aldetik, mobilizazioak egin dituzte, 11:00etan, Donostian. ELA sindikatua Adegi patronalaren egoitzan elkartu da, sektoreko hiru patronalei —Adegi, Matia eta Lares— "benetako negoziazioa" eskatzeko eta "prekarietatearekin" amaitzeko. Era berean, gogorarazi du zerbitzu publikoa dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak % 90ean finantzatzen duena, eta lan baldintza prekarioak nagusi direla.
LABek, berriz, manifestazioa egin du Donostiako udaletxe aurretik abiatuta eta ehunka lagunen parte hartzearekin. Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrak salatu duenez, adineko egoitzetako langileek zerbitzu publikoa ematen dute, baina erakunde publikoek sektorea pribatizatu eta zaintza langileak prekarietatera "kondenatzen" dituzte. "Instituzioek beraien ardura publikoari muzin egiten diote eta patronala baliatzen da negozioa egiteko, baina arduradunak instituzioak dira eta instituzioek ez dute zaintza duinik bermatzen", gaineratu du.
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako hitzarmen sektorialaren negoziazioa urtarrilean abiatu zen. Sindikatuek salatzen dutenez, lau bileraren ondoren patronalak ez die aldarrikapenei "erantzun" ere egin eta ez die sektoreak dituen arazo nagusiei heldu nahi izan.
ELAk egindako aldarrikapenen artean daude langile guztiek % 100eko lanaldiak izatea —langileen % 40k gogoz kontrako kontratu partzialak dituzte—, soldata arrakalarekin amaitzea, 32 orduko lan astea eta adineko langileek irteera aurreratu ahal izateko formulak ezartzea.
Zaintza sistema erdigunean jarri eta zaintzaileen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena eskatzen du ELAk. Horrez gain, arrisku psikosozialen plan adostuak egitea, zerbitzua euskalduntzeko baliabideak jartzea eta trantsizio ekosozialean aurrerapausoak ematea galdegiten dute, otorduetan bertako produktuak txertatuz.
LAB sindikatuak lan baldintzen ekiparazioa aldarrikatzen du, hau da, adinekoen egoitzetako langileek administrazio publikoko langileen lan baldintza berdinak izatea.
Gainera, ratioak jaitsi behar direla aldarrikatzen du LABek, eta, ildo horretan, hainbatetan interpelatu izan du Gipuzkoako Foru Aldundia, ratioak aldatu ditzan. Salatu duenez, ordea, Aldundiak eta patronalak entzungor egin diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.