Gizakia kutsa daiteke txerri izurriaz?
Gaixotasuna Espainiako Estatuan agertu da berriro, azken kasua detektatu eta 31 urtera, baina zer ondorio ekar ditzake txerri izurria hedatzeak?
Basurde familia. Argazkia: Europa Press.
Afrikako txerri izurria agertu da berriro espainiar Estatuan, azken kasua detektatu eta 31 urtera. Astean zehar Collserolako mendilerroan (Bartzelona) detektatutako sei kasuen ostean, igande goizean beste zortzi basurde aurkitu dituzte gaixotasun horren ondorioz hilda.
Gaixotasuna oso kutsakorra den arren, gizakiok lasai egon gaitezke. Izan ere, txerri izurria gaixotasun ez-zoonosikoa da; hau da, gizakiak ezin dira kutsatu, ez kutsatutako produktuak ukituz ezta horiek jan ostean.
Zer da Afrikako txerri izurria (PPA)?
Afrikako txerri izurria gaixotasun biriko hemorragiko bat da, batez ere txerriei eta basurdeei eragiten diena. Kutsatutako animaliek jateari uzten diote, eta hiltzera eraman dezaketen sukar sintomak izaten dituzte.
Zeintzuk dira sintomak?
Orokorrean, infektatutako animaliek sukar altua, konjuntibitis zianosia belarrietan eta muturrean, gorakoak edo azal gorritua izaten dute. Hala, ez dago txertorik edo tratamendurik gaixotasun honetarako; beraz, birusak animalia hiltzea eragin dezake.
Nola kutsatu daiteke animalien artean?
Kutsatutako animalia batetik osasuntsu dagoen batera transmititu daiteke gernuaren, gorozkien edo kaparren bidez. Gainera, kutsatutako objektuak ukituz ere transmiti daiteke.
Arriskua basurdean dago, animalia sarraskijalea baita. Beraz, oso modu eraginkorrean eta azkarrean kutsa dezake animalia honek gaixotasuna.
Gizakia kutsa daiteke txerri izurriaz?
Espainiako Gobernuko Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak ziurtatu duenez, gizakiak ezin dira kutsatu, ez kontaktuagatik, ez kutsatutako produktuak jateagatik.
Orduan, nola eragiten dio gaixotasunak gizakiari?
Inpakturik handiena ekonomikoa litzateke. Espainiar Estatua da txerriki ekoizlerik handiena Europar Batasunean eta gehien esportatzen duen herrialdeetako bat.
Gaixotasunak mugak ixtea a ekar lezake bestelako herrialdeetan, Estatutik edozein txerri produktu esportatzerakoan, eta ez soilik kaltetutako eremuetatik esportatzerakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.
Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie
Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.
Mahatsa biltzen hasi dira, aspaldiko goizen, beroak bultzatuta
Abuztuaren 17an hasi ziren mahatsa biltzen Bizkaiko mahastietan. Aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, mildiu onddoak ez du kalterik eragin mahatsondoetan. Gauzak horrela, mahats-bilketa oparoa espero dute Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako upategietan, mordoak zein aleak handiak baitira.
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.