AUTO ELEKTRIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025a amaitzeko eta 2026rako diru-laguntza gehiago izango dira auto elektrikoak erosteko

Espainiako Trantsizio Ekologirako Ministerioak 50 milioi eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Moves Plana agortu ondoren diru-laguntzaren zain zeuden 3.400 eskariei erantzuteko. Espainiako Gobernuak laguntza berriak emango ditu, gainera, datorren urtean.
auto elektrikoa
Auto elektrikoa. Argazkia: Irekia

2025ean auto elektriko bat erosi duen jende asko dagokion diru-laguntza kobratu gabe geratu da Moves Plana agortu zelako baina Espainiako Trantsizio Ekologirako Ministerioak 50 milioi eman berri dizkio Eusko Jaurlaritzari eta diru hori pendiente zeuden 3.400 eskariak ixteko erabiliko da. Auto elektrikoa edo hibrido entxufagarria erosi dutenentzat zein puntu elektriko bat instalatzeko obra egin dutenentzat izango dira laguntzak. Erosle berriek ere eskatu ahal izango dute, baina abenduaren 31ra arteko epea dago diru-laguntzak eskatzeko.

2026an ibilgailu elektrikoa erostea pentsatzen ari direnentzat bada beste albiste on bat ere, Sanchezen Gobernuak 400 milioiko plan berri bat jarriko baitu indarrean. Plan horrekin, 4.500 eurora arteko laguntzak emango zaizkie erosleei. Eta orain arte ez bezala, autoa erosteko unean egingo zaie deskontua. Orain arte autoa erosi eta sei hilabete itxaron beharra zegoen diru-laguntza eskuratzeko Euskadin.

Jon Tolaretxipi Ford Easo Motorreko ordezkariak ETBri azaldu dionez, 2025ean saldu diren 100 autotatik 8 izan dira elektrikoak, eta laguntza hauei esker, 2026an 100 autotatik 20 elektrikoak izatea espero dute. 

Hori bai, aditu guztiek uste dute auto elektrikoen salmenta areagotzeko ezinbestekoa dela auto elektriko txiki eta merkeagoen eskaintza handitzea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X