Nekazaritza Ministerioak ez du beharrezko ikusten EAEko behi-azienda osoa txertatzea, Gipuzkoakoa bakarrik baizik
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak dermatosia nodularraren kontrako txertaketa EAE osorako eskatu duen arren, Espainiako Ministerioak uste du nahikoa dela Gipuzkoako eta Gipuzkoarekin muga egiten duten Arabako eta Bizkaiko bi gune txikitan bakarrik egitea.
Espainiako Gobernuaren RASVE (Albaitaritzako Osasun Alertaren Sarea) bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ez dio Euskadiko behi-azienda osoari dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jarriko, Gipuzkoakoari soilik baizik.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailetik jakinarazi dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoak behi-azienden txertaketa prebentibo orokorra egitea proposatu du, baina Ministerioaren iritziz, Gipuzkoan eta Gipuzkoarekin muga egiten duten Arabako eta Bizkaiko bi "gune txikitan egitea nahikoa da.
Lakuako Gobernuak uste du ez dela neurri egokia, Euskadin abelburu ugari duten eta Gipuzkoarekin muga egiten ez duten zonaldeak daudelako, Karrantza edo Gaubea kasu.
Aurreko bileraren ere eskatu zuten txertaketa orokorra, Nafarroarekin eta Aragoirekin batera, baina Ministerioaren proposamena txertaketa prebentiboa Pirinioekin muga egiten duten lurraldeetan egitea izan zen eta gaur ere berretsi egin dute erabakia.
Orain arte 115 foku erregistratu dira Frantzian, eta Espainian ez da kasu bakar bat ere atzeman urriaren 24tik. Ordura arte, 17 foku izan dira, guztiak Gironako probintzian.
Amaia Barredoren saila gaurko bileraren edukia aztertzen ari da, ondorengo orduetan irakurketa sakonagoa egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.