MERCOSUR AKORDIOAREN AURKAKO PROTESTAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak eragotzi egin die nekazariei traktoreekin A-1 autobidean protesta egitea

A-1 autobideko eskuineko erreia hartu nahi zuten Done Roman Millan parean (Araiatik gertu), baina Ertzaintzak ez die autobidean sartzen utzi. Oraingoz, ez dago auto-pilaketarik.

GRAFCAV8520. ARAIA (ÁLAVA) (ESPAÑA), 12/01/2026.- Los agricultores y ganaderos alaveses agrupados en la Asociación Treviño y Álava por el Campo (ATACA), han realizado este lunes una protesta contra el acuerdo comercial entre la Unión Europea y Mercosur cortando la carretera de acceso al polígono industrial de la localidad alavesa de Araia. EFE/Adrián Ruiz-Hierro
18:00 - 20:00

Ataca Arabako eta Trebiñuko nekazarien elkarteak traktoreak hartu eta protesta egiten ari da astelehen honetan, Europar Batasunak eta Mercosurrek sinatutako merkataritza-akordioaren aurka.

Arabako nekazariek A-1  autobideko eskuineko erreia hartu nahi zuten Done Roman Millan parean (Araiatik gertu), bi noranzkoetan, 08:00etatik 18:00etara, baina Ertzaintzak bidea itxi die eta ez die autobidean sartzen utzi, protesta egiteko izapideak ez dituztela bete argudiatuta.

Nekazariek ukatu egin dute hori, eta orain zer egin aztertzen ari dira; traktoreekin Asparrena ingurua zeharkatu besterik ez egin, edo beste zerbait egin.

Ertzaintzak dispositibo zabala jarri du martxan, eta oraingoz ez dago auto-pilaketarik.

Atacak hainbat protesta antolatu zituen joan den astean, Nafarroako nekazariekin batera.

Semilla y Belarra Nafarroako nekazarien elkarteak jakinarazi du egoera aztertzen ari dela protestekin bat egin ala ez erabakitzeko. 

Ipar Euskal Herriko lehen sektorea ere protestan ari da azken asteetan, eta Gipuzkoako abeltzainek eta nekazariek, ENBAk, EHNEk eta UAGNk deituta, ostegunean horiekin bat egiteko asmoa dute, Behobian.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubacex Ekonomia kaleratzeak lan erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu

Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X