Irungo nazioarteko geltoki berriak lehen bidaiariak jasoko ditu gaur
Ez da osorik irekiko, hamar nasetatik hiru jarriko dira martxan, abiadura handiko trenaren "hirugarren hariaren" obrak hasi aurretiko aldiriko zerbitzuen % 67 berreskuratuta.
Bi urteren ondotik, lehen bidaiariak hartuko ditu astearte honetan Irungo nazioarteko tren geltoki berriak. Gaur bertan, hamar nasetatik hiru inauguratuko dira. Hirurak aldiriko trenentzat izango dira. Horrela, Astigarraga eta Irun arteko "hirugarren haria" deritzonaren lanak hasi aurretik aldiriko zerbitzuak zituen trenen % 67 berrezarriko dira.
Irungo geltoki berriak 75 milioi euroko kostua izango du. Obrak udarako amaituta egotea aurreikusten da. Orduan egongo dira martxan nasa guztiak, eta aldirien % 100 berreskuratuko dira. Era berean, negoziatzen ari dira urte honen amaieran aldiriak Hendaiara iritsi ahal izateko eta Frantziako trenak Irunera sartu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela