Jasangarritasuna eta eskualdearen garapena uztartzeko premia azaleratu du entzute prozesuak Urdaibain
Guggenheimen proiektuaren harira abian jarritako entzute prozesuaren azken txostena aurkeztu du gaur Bizkaiko Aldundiak. Ondorioen artean, adostasun esparru bat nabarmendu dute: parte-hartzaile gehienak bat etorri dira biosfera babesteko eta eskualdeko eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko beharra nabarmentzean.
Guggenheim Museoa Urdaibaira zabaltzearen proiektuak gizartean sortutako ezinegonak eraman zuen Bizkaiko Foru Aldundia entzute prozesua zabaltzera, eta museoaren inguruko gogoetaz harago, eskualdearen garapen ekonomikoaren inguruko eztabaida sakonagoa azaleratu da.
Gernikan gaur egindako agerraldian aurkeztu dute entzute prozesuak utzitako azken txostena Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Ondorioen artean, "bi adostasun zabal" nabarmendu dituzte: Biosfera Erreserba babestu beharra eztabaidaezina da, baina, horrekin batera, eskualdeak garapen sozioekonomikorako proposamen bideragarri bat behar du. Halaber, turismoa ez da bere horretan “balio erabat positibotzat” jotzen, eta hainbat aldagai aintzat hartzea eskatzen da, etxebizitza, mugikortasuna eta kohesio soziala, besteak beste.
Horrenbestez, museoaren inguruko eztabaidak zenbait gako utzi ditu mahai gainean, eskualdearen garapenarekin lotuta. "Aniztasunetik, eskualdearen etorkizun partekatu bat eraikitzeko zumitzak badaude", dio txostenak.
Bestalde, parte-hartze prozesuaren beraren "balioa" ere nabarmentzen da azken txostenean, etorkizuneko “erronka konplexuei” aurre egiteko erreminta gisa. Ondorioen arabera, herritarren iritziak entzuteak ahalbidetu du eztabaidan aurrera egitea eta muturreko jarrerak alde batera uztea.
Agirre Lehendakaria Centerrek egin du azterlana, AC4-Columbia Universityrekin eta TZBZrekin lankidetzan. 10 hilabete iraun du prozesuak, eta milatik gora iritzi jaso dira. Orain, prozesuan jasotako ekarpenak Eskualdeko Plan Estrategikoan jasoko dira.
Iazko abenduan, Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko baztertu zuen museoaren Patronatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.