Eskola publikoetako jantokiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uriarte: 'Jantokien kontratu berria berme juridiko guztiekin egin zen'

Prezioak adosteagatik salaketa jarri zuen enpresak Fiskaltzara jo du berriz azken lehiaketan irregulartasunak izan direla salatzeko.
Cristina Uriarte consejera de Educación Hezkuntza sailburua Egunon Euskadi. EiTB
Uriarte, "Egunon Euskadi" saioan. EiTB

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ukatu egin du eskola publikoetan jantoki zerbitzua ematen duten enpresen azken lehiaketa publikoan irregulartasunik egon dela, eta kontratuak "berme juridiko guztiekin" egin zituztela azpimarratu du.

Lehiaren Euskal Agintaritzak 18,1 milioi euroko isuna jarri zien otsailean zortzi enpresari, prezioak adosteagatik. Jantoki zerbitzua eskaintzen duen enpresa batek jarritako salaketa izan zuen Agintaritzak isuna jartzeko oinarri. Gaur jakin denez, enpresa horrek otsailean egin zen lehiaketa publikoa ere ikertzeko eskatu dio Fiskaltzari, irregulartasunak atzeman baititu berriro.

ETB1eko "Egunon Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, sailburuak gezurtatu egin du halakorik gertatu izana, eta kontratu berrien inguruko informazio guztia emateko prest agertu da. "Guk ez dugu arazorik hori guztia argitzeko. Kontratu berria berme juridiko guztiekin egin genuen", esan du.

Uriarteren hitzetan, aurreko kasuan ere, azalpen guztiak eman zituen Hezkuntza Sailak, eta auzia "Fiskaltzaren esku" dagoela nabarmendu du.

Beste salaketa bat aurkeztu du enpresak

Vocento taldeko egunkariek gaur ateratako informazio bat dela-eta galdetu diote jantoki zerbitzuen auziaz Uriarteri. Horren arabera, merkatuaren banaketa salatu zuen enpresak, Aibak gipuzkoarrak, otsailean egindako lehiaketa publikoaren adjudikazioak ikertzeko eskatu dio Fiskaltzari, isuna gorabehera, zerbitzu hori emango duten enpresak aukeratzeko sistema ez dela aldatu argudiatuta.

Lehiaketan izandako datu "deigarri" batzuk aipatu ditu enpresak bere salaketan. Datu horiek eskuetan, Aibakek esan du zerbitzua eskaintzen duten enpresa guztiak ez direla baldintza berdinetan lehiatzen.

Salaketan jasota dagoenez, enpresa hau lehen aldiz aurkeztu ahal izan da lehiaketa publikora, Aenorrek egindako kontu-ikuskaritza bat gaindituta. Aibaken arabera, lehen beste enpresa batek egiten zuen ikuskaritza, eta oraingoan gainditu egin dute, aldaketarik egin ez badute ere. Beste kontu bat ere salatu du enpresa gipuzkoarrak: konpainiei "fakturazio kopuru minimo bat" eskatzen diete, eta hori desabantaila argia da inoiz horrelako zerbitzurik eskaini ez duten enpresentzat. Azkenik, lehiakide bakarra izan zuen lotearen kasua aipatu du Aibakek. Lehiaketa esleitu gabe utzi eta berria atera beharrean (araudi berriak jasotakoa betez), aurretik zerbitzua eskaintzen zuen enpresari eman zitzaion automatikoki.

Horiek guztiak kontuan hartuta, eta isuna gorabehera, eskoletan jantoki zerbitzua eskaintzen duten enpresak aukeratzeko eredua ez dela aldatu uste du salaketa jarri duen enpresak.

duen enpresak.

duen enpresak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean zebilen” pertsona gisa deskribatu du, eta biktimari “familia bere aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X