Begoñazpi Ikastola Washingtoneko zientzia lehiaketa batean egongo da
Bilboko Begoñazpi Ikastola Washingtonen izango den First Lego League mundu mailako finalean parte hartuko du, prentsa ohar baten bitartez adierazi dutenez.
Guztira bost herrialdeko 20 talde lehiatuko dira ekainaren 20an, 21ean eta 22an. Halaber, irabazleak 20.000 dolar jasoko ditu aurkeztutako proiektua martxan jartzeko, eta, bigarren eta hirugarren sailkatuek, aldiz, 5.000 dolar.
Begoñazpi Ikastolako ikasleek, paper-zati bustiek ingurumenari eragiten dioten arazoa ezagutu zutenean erabaki zuten proiektuan parte hartzea. Modu horretan, arazoari irtenbidea bilatzeko ‘eColors’ taldea sortu zuten eta paper-zati bustiak edredoi, zamarra edota jantzietan isolatzaile termiko moduan berrerabiltzea proposatu zuten.
Horregatik, birziklapena sustatzea ez ezik, benetako beharrizanei erantzun zekiokeen konponbidea bilatu nahi izan zuten.
Merkat Bernaolak, Begoñazpi Ikastolako zuzendariak, nabarmendu duenez, erabaki horrek “jardunbide metodologikoa eta pedagogikoa aintzat hartzea eta onartzea” adierazten du.
Nazioarteko lehiaketak ikasleen originaltasuna erakustea du helburua.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon