Sexu eraso bat salatu dute Bilbon; Aste Nagusiko laugarrena
Bilboko Udaltzaingoa gaur goizaldean Txurdinaga auzoan jazotako sexu eraso bat ikertzen ari da.
Udalak berak eman du eraso matxistaren berri, eta "beste abusu kasu bat" izan dela azaldu du, baina ez du datu gehiagorik eman.
Udalak bat egingo du indarkeria matxista salatzeko egitekoak diren elkarretaratze eta protesta guztiekin, eta jaiak "parekideak izatea eta denon askatasuna errespetatzea" eskatu du.
Hori horrela, Juan Mari Aburto alkateak parte hartuko du 18:00etan Arriaga plazan egingo den elkarretaratzean.
Bilboko konpartsek ordubete itxiko dituzte txosnak, 23:30etik 00:30era.
Gaurkoarekin lau dira Bilboko Aste Nagusian salatutako eraso matxistan. Gainera, asteazkenean, Ciudadanosek Andaluzian duen zinegotzi bat atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan, emakume bat jotzea egotzita.
Atzo, sexu abusuak egin zizkioten emakume bati Martzana inguruetan, eta igandean, beste bati sexu erasoa eta eraso fisikoa egin zizkioten Arriagako atzekaldean.
Era berean, asteartean, bi gizon atxilotu zituzten, hiru gazteari ukituak egiteagatik.
_______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon