Ja! Bilbao jaialdiaren zazpigarren edizioa asteazken honetan hasiko da
Asteazken honetan, irailak 28, Ja! Bilbao, Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioa hasiko da. 12:00etan izango da inaugurazio ekitaldia, ‘MAX Panoptica 1973-2016’ erakusketaren irekierarekin, Zabalgunea eraikinean. Arratsaldez, Max ezizenez ezaguna den marrazkilariak hitzaldi bat eskainiko du. Bertan, bere estiloa definitzen duten ibilbidearen nondik norakoak azalduko ditu, eta, hitzaldiaren ondoren, marrazkilariak bere liburuen aleak sinatuko ditu.
`MAX Panoptica 1973-2016’ erakusketa, ilustratzailearen obsesio eta erreferente artistikoen eta literarioen inguruan dihardu. Krisi sozialaren testuinguruan, sormen artistikoaren balioa tresna eraldatzaile moduan zalantzan jartzen duen narratibaren rola ulertzen laguntzen du. Sarrera doakoa da, eta erakusketa hori urriaren 23ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Ja! Bilbao 2016 jaialdiak gai monografikorik ez duen arren, zuzentasun politikoa eta umore librearen lotura izango da gai ofiziosoa. Beste alde batetik, Elvira Lindo idazleak adierazpen-askatasunari buruzko “Emakume desegokia” bakarrizketa prestatu du.
Halaber, Patricio Pron eta Adam Soboczynski “bertutearen bizioaz” arituko dira, jatorriz poloniarra den eta alemanez idazten duen egilearen liburuan oinarrituta. Marta Sanz, Edu Galán eta Manuel Rodríguez Rivero berriz, umorearekin ezinbestean lotuta dagoen gaiaz arituko: ‘Satira’. Bestalde, Joaquín Reyesek eta Ernesto Sevillak zuzentasunetik urrun egoten jarraitzen dutela erakutsiko dute, ‘La hora chanante’ eta ‘Muchachada Nui’ saioetan erakusten zuten umorearekin.
Guillermo Altaresek, ‘Brújula’ eleberriari esker azken Goncourt Saria irabazi duen Mathias Enard elkarrizketatuko du, liburu horren gaztelaniazko bertsioaren edizioa dela eta. Mercedes Cebrianek, ‘Instrumental. Memorias de música, medicina y locura’ liburua eta pianoarekin eskaintzen dituen kontzertu birtuosoak eta informalak direla eta ezagun egin den James Rhodes elkarrizketatuko du. Horrez gain, musikariak zenbait musika pieza eskainiko dizkie ikus-entzuleei. ‘Trikitixa eta poesixa’ Kepa Junkeraren musikaren eta Miren Agur Meaberen poesiaren arteko fusioa da.
Francisco Ricok eta Luis Alberto de Cuencak ‘Umorea Cervantesengan eta Shakespearengan’ gaiari buruz egingo dute berba. Pilar Adón, Jon Bilbao eta Sara Mesa, maltzurra dena ikustean umore berezia erakusten duten hiru idazle dira. ‘Umore maltzurra’ solasaldian, euren lanetan eta atsegin dituzten beste egile batzuenean dagoen umore horri buruz hitz egingo dute. Rosa Maria Calafek eta Javier Revertek mundu osotik bidaiatu dute, eta hainbat aldiz, umorez aurre egin beharreko zailtasunak aurkitu dituzte ‘Umorearekin maletan’ ekitaldian horri guztiari buruz arituko dira.
Jaialdiko bigarren erakusketa René Maltêten ‘Humour !’ izango da. 2000. urtean hil zen argazkilari frantses horrek eguneroko bizitzan jaso zituen argazkien aukeraketa izango da. BBK Aretoan egongo da ikusgai irailaren 29tik urriaren 8ra.
Bestalde, dagoeneko finkoa bilakatu den ‘umorezko hamar sekuentziarik gustukoenak” sekzioaz Imanol Uribe euskal zuzendaria arduratuko da aurten. Zinemarekin jarraituz, ‘Umorezko sekuentzia txarrenak” atalean, Félix Linaresek eta Juan Basek, zineko sekuentzia txarrenen euren aukeraketaz egingo dute berba jendearen aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da oraindik Nafarroako zati handi batean
Horregatik, sutea eragin dezakeen edozein jarduera saihestea eskatu dute. Urzainkin sutea itzaltzeko lanean ari dira, atzo egonkortzea lortu ondoren.
16 pertsona artatu dituzte igande honetan Euskadin, tenperatura altuen ondorioz
Bizkaian erregistratu ziren kasu gehien, 14; Gipuzkoan, berriz, 2; eta Araban ez zen inolako esku-hartzerik egin.
Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi
Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren gauean; bat, indarkeria matxistagatik, eta hiru, lesioengatik
Jai gunean bi pertsona atxilotu dituzte lesioak eragiteagatik, bat atentatuagatik, beste bat epailearen aginduz, bi lapurretagatik eta beste bi telefono mugikorrak ebasteagatik.
Lehiaketa gastronomikoak hartuko du gaur Bilbo, bilbainadekin eta publiko guztientzako hamarnaka jarduerarekin batera
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Hil egin da Morean erreskatatutako gizonezkoa, eta emakumeak kritiko jarraitzen du
20 eta 25 urteko neska-mutilak egoera Beriaingo urtegian erreskatatu zituzten.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur adostuko dute Ceutara txertoak bidaltzea
Bideokonferentzia bidezko bilera izango da, eta puntu bakar bat jorratuko dute, txerto hirukoitz birikoa eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkako txertoak bidaltzearen ingurukoa.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.