Autobus transfobikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Fiskaltza HazteOirren kanpaina ikertzen ari da

HazteOir plataformaren mezuak "gorrotora" gonbidatzen zuela eta "aurreiritziak" sortzen zituela ulertzen dute Gehituk, Errespetuzek, Ampgyl-k eta EHUko LGTB Ligak.
Autobus transfobikoa
Autobus transfobikoa

HazteOir plataformaren autobus trasfobikoaren kanpainan "gorroto delitua dagoen" ikertzen ari da Gipuzkoako Fiskaltza, Gehituren arabera. Azkenean, autobusa ez da Donostiara eta Bilbora joan.

Autobusak martxoaren lehenengo erdialdean euskal hiriburuak eta Nafarroako hiriburua bisitatu behar zituela  jakin zutenean, Gehitu, Errespetuz, Ampgyl eta EHUko LGTB Liga elkarteek martxoaren 2an egin zuten eskaerari Ministerio Publikoak eman duen erantzuna da hau.

"Mutilek zakila dute. Neskek, alua. Ez zaitzatela engaina. Gizona bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hori izaten jarraituko duzu" esaten zuen plataformaren mezuak, eta elkarteek LGTBI pertsonenganako "gorrotora" gonbidatzen zuela eta "aurreiritziak" sortzen zituela ulertzen dute.

Erakundeentzat "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Legeak bideratu dituen Giza Eskubideen politiketatik urrun dago" HazteOirren kanpaina, eta Fiskaltzaren babesa eskatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X