Azken txanpan da Korrika
Amaierara iristen ari da Korrika, baina euskaltzaleek gogotsu jarraitzen dute euskararen aldeko kilometroak egiten.
Korrikak hiru lurralde zeharkatuko ditu gaur: Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa. Bergarak 00:22an hartuko du lekukoa, eta Zumarragarako bidea hartuko du, 02:09an bertan egoteko. Seguratik 09:01ean pasako da, eta Aretxabaletatik, 13:37an.
Pixkanaka Arabara gerturatzen joango da, eta Ozaeta zapalduko du, 16:11n. Arabako lautadako beste herri batzuk ere zeharkatuko ditu: Dulantzi, Agurain eta Araia, besteak beste.
Egunaren azken partean Nafarroan sartuko da, eta Iruñerako bidea hartuko du 20. Korrikari amaiera emateko, bihar 12:30ean.
Apirilak 8, larunbata
Bergara 00:22
Urretxu 01:51
Zumarraga 02:09
Beasain 02:58
Ordizia 03:55
Ikaztegieta 04:49
Alegia 05:08
Amezketa 05:47
Zaldibia 06:44
Ordizia 07:09
Idiazabal 08:23
Segura 09:01
Legazpi 10:38
Oñati 11:54
Arrasate 12:50
Aretxabaleta 13:37
Lenitz Gatzaga 14:35
Ozaeta 16:11
Dulantzi 18:14
Agurain 19:46
Araia 21:05
Olatzagutia 22:33
Altsasu 22:57
p>Altsasu 22:57