Euskara Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako 43 herrik eskatu dute 'eremu ez euskaldunetik' ateratzea

Dagoeneko 43 herri dira Nafarroako 'eremu ez euskaldunetik' atera eta 'eremu mistoan' sartzea eskatu dutenak.

Nafarroako 43 udalerrik egin dute 'eremu ez euskalduna' deitzen den horretatik atera eta 'eremu mistoan' sartzeko eskaera.

Nafarroako Gobernuak helegite bat aurkeztu zuen Euskararen Foru Legea aldatu eta 12 herri ‘eremu mistoan’ sartzea ahalbidetzeko.

Horren ondotik, udalerri gehiago hasi ziren eskaera bera egiten eta Gobernuak epea luzatzea erabaki zuen, guztiei erantzun bat eman ahal izateko.

Nafarroako Euskararen Legea duela hiru hamarkada onartu zen eta, arau horren bidez, lurralde horretako 272 udalak hiru zonaldetan banatu ziren: ‘eremu euskalduna’ (63), ‘eremu mistoa’ (55) eta ‘eremu ez euskalduna’ (154).

Legearen aldaketa Parlamentuan onartu ostean, 39.000 bizilagun gehiago izango dira ‘eremu mistoan’.

Horrez gain, Atez herriak ‘eremu mistotik’ ateratzea eta ‘eremu euskaldunean’ sartzea eskatu du. Eremu horretan euskara ofiziala da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X