irailaren 30era arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Metroaren udako asteburuetarako zerbitzua, ekainaren 1etik aurrera

Lau hilabetez, metroak etengabeko zerbitzua eskainiko du ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan.
metro bilbao iturria metro bilbao
Argazkia: Bilboko Metroa

Bilboko Metroak zerbitzu berezia eskainiko du udako asteburuetan datorren ostegunetik, ekainak 1, aurrera; hortaz, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, etenik gabe emango du zerbitzua.

Zerbitzu berezia ekainaren 1ean hasi, eta lau hilabetez izango da indarrean, irailaren 30era arte.

Urtero legez, eta jaiek zein udako ekitaldi eta ikuskizunek eragiten duten joan-etorriaren aurrean, Bilboko Metroak kanpaina hasiko du, "Gau osoa gozagai" lelopean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X