GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Genero indarkeriaren biktima ugarik harrera zentro batean jasotako tratua salatu dute

Salatutako tratu 'bidegabea' Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen zentro batean gertatu da. Donostiako Mugimendu Feministak Arartekoari helarazi dio salaketa.
Donostiako Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa. ETBren bideotik ateratako pantaila irudia.
Donostiako Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa. ETBren bideotik ateratako pantaila irudia.

Genero indarkeriaren hainbat biktimak Gipuzkoako harrera zentro batean jasandako "tratu bidegabea" salatu du Donostiako Mugimendu Feministak, eta salaketa hori helarazi dio Arartekoari.

Mugimendu feministak emakume horien izenean salatu duenez, langileen komentario umiliagarriak jasan dituzte, eta osasun baldintza txarrak eta "elikagai gabezia larriak" ere pairatu dituzte.

Gaur goizean mugimendu feministak Donostiako Emakumeen Etxean eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Arartekoari bidalitako salaketa dozena emakume inguruk sinatu badute ere, gehiago dira azken lau urteetan kaltetuak.

Horien esanetan, ez da espazio arazoa, duela gutxi foru diputatuak esan bezala. Hori baino gehiago, beren eskubideak urratu dituztela salatu dute.

Bestalde, Gipuzkoako Diputazioak kudeatzen duen Bidean zentroaren berehalako itxiera eta kalte ordainak eskatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X