'La Manada' taldeko bost kide zigortuek Sevillako epaitegian sinatu dute dagoeneko
Alfonso Jesus Cabezuelo izan da gaur Sevillako epaitegietan agerraldia egin duen 'La Manada' taldeko aurreneko kidea. Nafarroako Lurralde Auzitegiak ezarritako kautelazko neurrietako bat bete du horrela, iragan ostiralean kartzelatik fidantzapean atera ondoren.
Gaztea 09:00ak aldera sartu da eraikin judizialean, eta hamar bat minutu egon da barruan, kanpoaldean hainbat kazetari zain zituela.
Epaitegian agerraldia egin ondoren, alboko aparkalekuan motorrean zain zuen lagun batek hartu du, eta alde egin dute.
Jose Angel Prenda 11:00ak aldera agertu da Sevillako epaitegian, Cabezuelok gauza bera egin baino bi ordu geroago. Bigarren zigortua bakarrik heldu da epaitegira.
Sevillako gazteak bost minutu eskas eman ditu epaitegi barruan. Atera denean, beste gazte bat zuen zain, motorrean, eta berehala joan dira.
Epaitegitik ateratakoan, Prendak ez du adierazpenik egin izan nahi, eta mespretxuzko keinuak eskaini besterik ez du egin.
Jose Angel Prenda, 'La Manada' taldeko kide zigortuetako bat, Sevillako epaitegian. Argazkia: EFE
Angel Boza hirugarrena izan da epaitegira heltzen, Cabezuelo eta Prendaren atzetik. Boza 11:30ean iritsi da bertara, eta ez du adierazpenik egin nahi izan.
Angel Boza, 'La Manada' taldeko kide zigortuetako bat, Sevillako epaitegian. Argazkia: EFE
Antonio Manuel Guerrero guardia zibila 12:30ean azaldu da, Boza baino ordu erdi geroago. Gainerako kideak ez bezala, Guerrero autoan heldu da, baina honek ere ez du adierazpenik egin kazetarien aurrean.
Gaztea, eguzkitako betaurrekoak, polo zuri bat eta praka motz urdinak jantzita zituela sartu da epaitegira. Sinatu ondoren, autora joan da, oinez, ibilgailu barruan pertsona bat zain baitzuen.
Sinatzen azkena Jesus Escudero izan da. 12:45ean heldu da, eta bost minutu geroago alde egin du motorrean.
6.000 euroko fidantza ordainduta, kartzelatik ateratzeko aukera eman zien Nafarroako Lurralde Auzitegiak. Auziko alde guztiek helegiteak jarri zituzten epai horren aurrean, eta, horiek ebatzi bitartean, aske uzteko erabakia hartu zuen Auzitegiak. Bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarri zien epaimahaiak 18 urteko emakume bati sexu-abusuak egiteagatik.
Albiste gehiago gizartea
Osasun alerta gorria Nafarroan eta abisu horia EAEn eta Ipar Euskal Herrian datozen egunetako beroagatik
Ostegunetik aurrera tenperatura altuak espero dira, eta Nafarroako Erriberan 40 gradura iritsiko dira. Balio horiek igandera arte behintzat mantenduko direla aurreikusten da. Gainera, ostiralean tenperatura maximoak 35 gradutik gorakoak izan daitezke, ez bakarrik Arabako hegoaldean, baita Kantauri aldeko barnealdean ere.
Izarbeibarko sutea kontrolpean dute, baina berriz pizteko arriskua dago
Tenperatura altuek eta hego haizeak larrialdiko 2. mailari eustera behartzen dute. Bilakaera onari esker, Nafarroako Gobernuak malgutu egin du nekazaritzako lanak debekatzen zituen agindua.
Gidari batek mugikortasun-agente bat aurretik eraman du, 5 metro arrastaka eraman ere, aparkalekura sartu nahi zuelako, Donostian
Agentea hiriburuko geltokian dagoen aparkalekuko sarreran zegoen, autoei sartzea galarazten, beteta baitzegoen. Une horretan azeleratu eta parkingera sartzen saiatu zen, eta aurretik eraman du agentea. Atxilotu egin dute autoaren gidaria.
Uda honetako beroak 41 heriotza utzi ditu orain arte Euskadin
Abuztu honetan, oraingoz, pertsona bakarra hil da Euskadin tenperatura altuen ondorioz. Heriotza hori udako bigarren bero-boladaren hasierarekin batera gertatu da, eta beroak luze joko du. Segurtasun Sailak hainbat abisu hori aktibatu ditu.
Jaurlaritzak diskoteketan atezain izateko betekizunak aldatzeko prozesua hasi du, Gasteizko Mitikan gazte bat hil ondotik
Gasteizko Mitika diskotekaren aurrean atezainak kolpea jota hil zen gaztearen gurasoek eskatuta, Eusko Legebiltzarreko gehiengo zabal batek Jaurlaritzari eskatu zion gaueko aisialdiko segurtasun pribatua arautzen duen legedia azter eta molda dezan, atezainek dituzten "jarrera oldarkorrak" saiheste aldera.
Bilbori Aste Nagusi usaina dario! Hasi dira txosnak muntatzen
Aurten, "Txosnak. Gureak, denonak" kanpainaren kolore arrosa izango da nagusi txosnaguneko dekorazioan, konpartsak eta txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izenda ditzaten aldarrikatzeko. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute txosnagunean ez dutela inolako erasorik onartuko.
"Erraz sar daiteke Cotolinon, ikuspegia polita da, baina arriskutsua da gauean"
Endika Martinez Kantabriako DYAko larrialdietako teknikari eta itsasoko operatiboen arduradunak Castro Urdialesko itsaslabarretik erori eta ospitalean hil den 12 urteko mutilaren erreskatearen nondik norakoak azaldu ditu.
Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, biltegi batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik
27 urteko bi gizon eta 29 urteko bat hartu ditu atxilo Ertzaintzak asteazken goizaldean, Intxaurrondo auzoan.
Bi atxilotu, 27 emakumeren irudi sexualak grabatzeagatik eta zabaltzeagatik
Biktimetako batzuk Nafarroakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak ziren. Atxiloketak Errioxan eta Sorian egin dituzte. Askotariko metodoak erabiltzen zituzten bideoak lortzeko eta Telegram eta WhatsApp bidez partekatzeko, biktimen baimenik gabe.
Bilbotar bati 15.000 euroko iruzurra egin dio talde kriminal batek, bankuko datuak erabiliz
Gaizkileek finantza-erakundeko langileak zirela esan zioten biktimari, eta, guztira, 23 kargu egin zituzten haren txartelarekin.