Immigrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igarobidean dauden migratzaileak artatzeko aldi baterako aterpeak prestatzen ari dira

Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, Eudel eta EAEko hiriburuetako eta Irungo udalak bildu dira, eman beharreko erantzun bateratuan “lankidetza” areagotzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gipuzkoan eta Araban ere migratzaileentzako aterpeak jartzea aztertu dute

Igarobidean dauden eta Euskaditik pasatzen diren migratzaileei bi egunetan zehar komuna, janaria eta ohea eskaintzeko, aldi baterako aterpetxeak prestatzen ari dira EAEko erakundeak.

Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako, Eudeleko, eta EAEko hiru hiriburuetako eta Irungo (Gipuzkoa) udaleko ordezkariak bildu dira arratsaldean, Gasteizen, eman beharreko erantzun bateratuan “lankidetza” areagotzeko.

Bilera bukatu ondoren, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, garraio geltokietan “informazio puntuak” jarriko dituzte, aterpe berriak sortuko dira eta otordu zerbitzu bat antolatuko dute, bidaia “luze eta penagarria” egiten ari diren pertsona horiek “baldintza duinak” izateko Euskadiko egonaldian.

Bizkaian, 48 pertsonarentzako tokia duen aterpetxe bat dago eta beste 40 pertsonarentzako tokia eskainiko dute, sailburuaren esanetan. Gipuzkoan ere, gehiago zabalduko dituzte, 40 inguru. Araban, ostera, ez da leku gehiagorik behar, baina premiarik badago aterpe bat non ireki daitekeen aztertuko dute, “badaezpada”.

Igarobidean zeuden 581 migratzaile heldu dira udan Euskadira. 300 gau baino gutxiago igaro dituzte EAEn; izan ere, Europako beste toki batzuetara joateko asmoa zuten. % 5ek soilik eman dituzte bi egun baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X