Euskaraldiarekin bat egin du Bilbok
Bilboko Udalak bat egin du Euskaraldia, 11 egun euskaraz dinamikarekin, eta bat egitea gauzatzeko, Juan Mari Aburto alkateak eta Udalbatzako talde politiko guztietako bozeramaileek adierazpen instituzionala sinatu dute ostegun honetan.
Udalbatzan irakurritako adierazpenaren arabera, Bilboko Udalak bere egiten du Euskaraldiaren helburua, hau da, euskarazko hizkuntza praktika eta harremanak bultzatzea.
Gainera, Udalak herritar guztiak animatu ditu Euskaraldian parte hartzera, bakoitzaren euskara gaitasunen arabera, "ahalduntze tresna bat eskuratuz, euskarazko harremanetarako espazioak sortuz eta harreman horiek praktikatzea bultzatuz".
Horrela, bada, Bilbok Euskaraldia ekimenarekin bat egin du eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo diren zenbait ekintzetan hartuko du parte, euskara kalera ateratzeko, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak